#017 - Kriston martxa dabil (Sarrik idatzitakoak) episode artwork

EPISODE · Apr 29, 2021 · 1H

#017 - Kriston martxa dabil (Sarrik idatzitakoak)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #017Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hamazazpigarren saioan, Joseba Sarrionandiaren hitzekin egindako kantuak dakartzagu, idazlea Euskal Herrira itzuli den honetan.Toots & Maytals jamaikarren "Chatty Chatty" doinuarekin eman diogu hasiera saioari, Kortaturen "Sarri Sarri" mintzagai hartu bitartean.Kartzelatik ihes egiteko Sarrik Imanol Larzabal zenaren zuzeneko bat baliatu zuela-eta, "Mea kulparik ez" lanetik "Oroimeneko portua" entzun dugu jarraian. Bittor Aiape aspaldikoak sorterriaz abestu digu, eta Ruper Ordorika maisuak aldiz aberriaz, iurretako idazlearekin batera emandako "Memoriaren mapan" diskotik.Joseba Sarrionandiaren lanez osatutako bi bilduma ere izan ditugu aipagai, batetik 1999an Txalaparta eta Esan Ozenkik elkarlanean plazaratu zuten "Hau da ene ondasun guzia", eta bestetik 2019an Elkar etxeak argitaratutako "Gure oroitzapenak", 12 film laburreko egitasmoa lagundu zuena. Eta saio osoan zehar Gotzon Barandiaranen "Hitzen ahairea" saiakeratxoko pasarteak irakurri ditugu, sarri aipatzen baita bertan Sarri.Kantuekin jarraituz, oso ezagunak diren zenbait kantuen ezohiko moldaketak ere entzun ditugu: Xenderaineko Ahizpak bikotearen "Hegazti errariak" (Mikel Laboa) edo Juantxo Zeberio Etxetxipiak Et Incarnatus orkestrarekin batera emandako "Gernikan" (Ken Zazpi).Trepi eta Arawak taldearen "Herri proiektua" eta Jabier Muguruza soinu jolearen "Linguae Vasconum Primitiae" ere berreskuratu ditugu; azken honetan ETBz mintzo da Euskal Telebista zuzenean inoiz ikusi ez duen idazlea. Eta lehen aipagai izan dugun azken bildumatik Mursegoren "Thriller" eta Anariren "Lagun izoztua" hautatu ditugu.Bi lan berri ere aurkeztu ditugu. Batetik 2020 bukaeran Rafa Ruedak plazaratu zuen "Rueda" lanetik "Hokusairen olatua" kantu ederra, eta Ainara Ortegak plazaratu berri duen "Onin" diskoko "Sorterriko koplak", jazz moldean emanak. Eta bitxikeria bezala, bukatzeko, Enrique Bunbury, Heroes del Silencio zirenen kantari izandakoak Joseba Sarrionandiari egindako plagioa, inon ez baitu aitortzen "El hombre delgado que no flaqueará jamás" kantuko pasarte batzuk iurretarrarenak direnik: "... en aquella patria la que llaman lejos, allí me podreís buscar donde se cruzan un siglo y un segundo / ...mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua, urrin deritzan aberria", edo "“ene desirak jada ez dira habia abandonatuak besterik... / mis deseos no son ya sino nidos abandonados...".    ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hamazazpigarren saioan, Joseba Sarrionandiak idatzitako kantu sorta bat dakargu, Iurretara itzuli dela dantzan ospatzeko. Eta entzun ditugu: TOOTS & MAYTALS / IMANOL / BITTOR AIAPE / RUPER ORDORIKA / BUNBURY / XENDARINEKO AHIZPAK / JUANTXO ZEBERIO / JABIER MUGURUZA / TREPI ETA ARAWAK / MURSEGO / RAFA RUEDA / ANARI / AINARA ORTEGA.

NOW PLAYING

#017 - Kriston martxa dabil (Sarrik idatzitakoak)

0:00 1:00:48

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 1 hour and 0 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on April 29, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #017Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hamazazpigarren saioan, Joseba Sarrionandiaren hitzekin egindako kantuak dakartzagu, idazlea Euskal Herrira itzuli den honetan.Toots & Maytals...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!