EPISODE · May 5, 2021 · 59 MIN
#018 - Gurean jazz (Ortega-Bilbao-Martiartu)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #018Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hamazortzigarren saioan, Irati Bilbao, Haizea Martiartu eta Ainara Ortega jazz musikariekin egin dugu berba, eta bakitzak bere azken lana aurkeztu digu.Hamazortzigarren saioan, hiru emakume euskal herritarrek argitaratutako jazz diskoak ditugu aurkezgai, artisten beraien ahotsean: Irati Bilbao, Haizea Martiartu eta Ainara Ortega.Irati Bilbao durangarrak Musikenen ikasketak bukatu berri ditu, eta “Begin” debut lana plazaratu zuen iaz (Errabal, 2020), kantariak berak ondutako piezak eta klasikoei egindako moldaketak ingelesez abestuz. Bakoitzetik bat hautatuta, “Anxious” eta “I´m Hip” kantuak hautatu ditugu makina bat saltsatan murgidurik dabilen Bilbaoren ahots ederra entzuteko,“oharkabean” emandako diskotik.Aurrekoaren belaunaldi berekoa den Haizea Martiartu Markina Xemeindarrak ere Errabal etxean argitaratu zuen iaz debut lana, “Folketik Jazzera Ensemble”. Saxofoi jolea Bartzelonan bizi da egun, eta oso ezagunak diren zenbait euskal kantu moldatu ditu, bere eginda. Aurretik ere entzun izan ditugu Martiarturen kantuak Urpeko Bonbardan, 2020ko lanik onenei erreparatzen zien emakumeek egindako jazzari buruzko saioan, eta iazko euskal diskorik kuttunenei eskainitakoan. Honakoan, “Aldapeko” eta “Gero bat gaurdanik” dira saioan entzun dizkiogun doinuak.Bilbao bezala, Ainara Ortega ere Musikenen ikasitako kantaria dugu, baina bi bizkaitarrek baino eskarmentu handiagoa du diskogintzan. “Onin” aurkeztu berri du, galera baten ondotik ondutako lan baikorra, umorez josia, eta inongo plataforma digitaletan aurkituko ez duzuna. Antzezle eta abeslari hernaniarraren kantu batek itxi zuen iragan astean Sarriren kantuekin osatu genuen zerrenda; honakoan, “Berriro” eta “Zaunketelarikan” dira lagin gisa hautatutako kantuak.Beraien lan berrienak aurkezteaz gain, bakoitzarekin izan dugun berbaldi laburrean, musikari ikasketez, lanak publikoari helarazteko zailtasunez, emakumeak jazzean dakarren bultzada berriaz eta bestez aritu gara. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hamazortzigarren saioa dugun honetan, jazz disko bana aurkeztu digute hiru euskal herritar emakume musikarik: IRATI BILBAO / HAIZEA MARTIARTU / AINARA ORTEGA.
NOW PLAYING
#018 - Gurean jazz (Ortega-Bilbao-Martiartu)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.