#021 - AMAK (berria, zaharra & mailegatua V) episode artwork

EPISODE · May 26, 2021 · 59 MIN

#021 - AMAK (berria, zaharra & mailegatua V)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #021Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeitabatgarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu bosgarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.  Plazaratu berri diren lanen artean, AMAKegitasmoarengan jarriko dugu arreta berezia, Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea eta Kris Solanorekin batera laukotea osatzen duen Amaia Orejarekin berba eginda; lan homonimoa argitaratu berri dute Baga-Biga diskoetxean.Trikitilarien taldearekin batera, Gorka Gaztanbide bateria jolearen debut lanari eta Zea Mays bilbotarren “Adore” singleari ere erreparatuko diegu, eta nazioarteko lanei dagokionean, baita The Black Keys bikotearen“Delta Kream” lan berriari eta Khalab ekoizleak M´Berra errefuxiatu eremuan ondu duen egitasmo bereziari ere.Atzera begirakoan, hiru gizon gogoratu gura izan ditugu. Batetik 2011ko maiatzaren 27an, orain hamar urte zendutako Gil Scott-Heron, “The Revolution Will Not Be Televised” entzunez; eta iragan astean zendutako Franco Battiato, “Centro di gravitá permanente” entzunez; eta bestetik Bob Dylan, oraintsu 80 urte bete dituela-eta, bizitza omentzeko asmoz.Bukatzeko, moldaketen atalean, eta Eurovision lehiaketa jokatu berria denez, Salome bera entzun dugu “Vive Cantando” abestuz… euskaraz! ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeitabatgarren saioan, bosgarrenez, sarritan erabiliko dugun moldean antolatu dugu podcasta, disko berriak aurkeztu, musika zaharra berreskuratu eta moldaketa bat aurkeztuta. Entzun ditugu: AMAK (Amaia Orejarekin elkarrizketa) / GORKA GAZTANBIDE & TRIKIZIO KUADRILLA / ZEA MAYS / THE BLACK KEYS / KHALAB & M´BERRA ENSEMBLE / GIL SCOTT-HERON / FRANCO BATTIATO / BOB DYLAN / SALOMÉ.

NOW PLAYING

#021 - AMAK (berria, zaharra & mailegatua V)

0:00 59:03

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on May 26, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #021Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeitabatgarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!