#025 - Erdaretatik euskararakoez (birziklatuz) episode artwork

EPISODE · Jun 23, 2021 · 41 MIN

#025 - Erdaretatik euskararakoez (birziklatuz)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #025Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita bosgarren saio honetan, Gorka Erostarbe kultur kazetariak iaz egindako txio kate batek eman zigun saiorako inarra: “Asko aipatzen da, musikari belaunaldi berrietan euskaraz besteko hizkuntzetan abesteko joera. Badago eta izan liteke aztertzeko fenomenoa, baina zein gutxi erreparatu eta nabarmentzen dugun kontrako bidea egiten dutenena. Eta badaude, eta merezi du esateak”.Egungo joeraren aurrean, beraz, baikortasun apur bat agertu eta erdaraz kantatzen hasi ostean euskararen aldeko hautua egin duten taldeak entzungo ditugu, edo jardun nagusia erdaretan egin arren euskaraz ere kantatu izan dutenak entzungo ditugu; gutxi batzuk baino ez, gehiago ere badiren arren.Abiapuntua Kortatu hirukoteak eman digu, nola ez, Muguruza anaien euskalduntzea eredugarritzat hartu izan baita beti euskal musikagintzan. Eta itxiera Doctor Deseotaldeak, gazteleraz kantatu ohi duen arren, Francis kantaria beti ahalegindu delako gutxienez lan bakoitzeko kantu bat euskaraz abesten –“Maketoen iraultza” (Baga-Biga) diskoan bildumatu zituzten-.Orain arte aipatutakoez gain, berriagoak diren beste lau egitasmo. Saioa Garin legorretar bakarlariarena, milurteko lehen hamarkadan bi lan ingelesez plazaratu ostean, euskarara aldatu eta beste bi argitaratu dituena: “Natura” (2013) eta “Ateak” (2019); eta Hanot Mintegia gernikarrak Audience utzi ostean abiatu duen bide esperimentala, Moxal. Baita Juan Luis Etxeberriak, Giorgio Basmatti bakarlariak, euskaraz kantatzeko darabilen alter egoa, Oso Fan, eta Elena Caballero Villanueva, La Basu ere, nola gazteleraz hala euskaraz abesten duen rap kantari bizkaitarra.* Jatorriz, Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen orain birziklatzea otu zaigun saioa, iazko itxialdian.   ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita bosgarren saioan, erdaretan kantatzen hasi eta euskararako bidea egin duten musikariak entzungo ditugu, Gorka Erostarbek iaz idatzitako testu bat ardatz hartuta. Entzun ditugu: KORTATU / SAIOA / MOXAL / LA BASU / OSO FAN / DOCTOR DESEO.

NOW PLAYING

#025 - Erdaretatik euskararakoez (birziklatuz)

0:00 41:09

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 41 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on June 23, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #025Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita bosgarren saio honetan, Gorka Erostarbe kultur kazetariak iaz egindako txio kate batek eman zigun saiorako inarra: “Asko aipatzen da,...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!