#026 - Jazzaldiak (2021 zuzenean) episode artwork

EPISODE · Jun 30, 2021 · 52 MIN

#026 - Jazzaldiak (2021 zuzenean)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #026Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita seigarren saioan, uztailean sartzearekin batera, 2021eko Donostiako Jazzaldian zuzenean jotzen izango ditugun artistekin osatu dugu saioa, Getxoko eta Gasteizko jaialdiei ere erreparatuta. Jazzari bete-betean eskainitako hirugarren Urpeko Bonbarda.Iaz eutsi zion jaialdi bakarrenetakoa izan zen Donostiako Jazzaldia, aurten nazioarteko izarrak ere oholtzaratuko dituena. Piano jotzaileen eta emakume ahotsen festibala izango dena aurkezteko, eskarmentu handiko musikari bat entzunez hasi gara, Kenny Barron. Eta ibilbide luzeko musikariak aipatzen hasita, Mulatu Astatke etiopiarraren erritmo afrikarrak ere entzun ditugu, gurean lehen aldiz izango dela-eta. Baita itzal handiko Dave Douglas tronpeta jolea ere, Donostian Franco D´Andrea itailar piano jolearen boskotea lagunduko duela-eta.Ahotsei dagokienez, azken urteeetan Donostiako jaialdian arrakasta itzela izan duten bi izar dirdiratsu, Cecile McLorin Salvant eta Silvia Perez Cruz txundigarriak. Eta hauek baino are gazteagoak diren beste bi: Sara Azurza bata, jaialdiko oholtza txikietan izan ohi den euskal musikari andanaren ordezkari, eta Arlo Parks, jazzaz besteko sonoritateei egiten zaien lekua agertzeko. Azken atal honetan koka genezake beste aspaldiko lagun baten bisita ere, Marc Ribot gitarra jolea Ceramic Dog hirukote grinatsuarekin izango baita Gipuzkoan.Eta gainontzeko jaialdiez, zer esan? Getxon izango diren artistetatik Martirio eta Chano Dominguez piano jolearen "A Bola de Nieve" hautatu dugu, kubatar kantartiaren omenezko egitasmoa. Eta Gasteizko jazzalditik Itamar Borochov tronpeta jole sefardia, Letter One Rising Stars Saria irabazitakoa. ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jun 30, 2021

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita seigarren saioan, aurtengo udan Jazzaldietan zuzenean jotzen izango ditugun artistekin osatu dugu saioa. Eta entzun ditugu: KENNY BARRON / DAVE DOUGLAS / CECILE MCLORIN SALVANT / SARA AZURZA / MARTIRIO & CHANO DOMINGUEZ / SILVIA PEREZ CRUZ / ARLO PARKS / MULATU ASTATKE / MARC RIBOT´S CERAMIC DOG / ITAMAR BOROCHOV.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

#026 - Jazzaldiak (2021 zuzenean)

0:00 52:28

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 52 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on June 30, 2021.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!