#027 - Euskal Kantagintza berriaz (birziklatuz) episode artwork

EPISODE · Jul 7, 2021 · 51 MIN

#027 - Euskal Kantagintza berriaz (birziklatuz)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #028Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita zazpigarren saio honetan, Pako Aristik "Euskal kantagintza berria (1961-1985)" aurkeztuko digu, liburua idatzi eta 35 urtera, Ereinek lana berrargitaratu duela-eta.Makina bat musikari elkarrizketatu zituen Aristik liburua idazteko, eta horietako batzuk entzungo ditugu saioan, Mixel Labegerie zenaren "Gazteri berria" berbarako -semea elkarrizketatu zuen kazetariak, aita hila baitzen ordurako-. Baita Euskal Herriko lehen rock&roll izarra ere, Niko Etxart.Txomin Artolarekin ere mintzatu zen Pako Aristi, eta Haizea taldearen doinu bat ekarri dugu saiora. Baita Ez dok Amairu egitasmoko partaide Mikel Laboa eta punk eztandaren ordezkaritzat jo ditzakegun Hertzainak ere, 1985era arteko tartea jasotzen baitu aipatu liburuak. "Euskal kantagintza berria" liburuaren berrargitalpena dela-eta Erein etxeak egindako aurkezpenean, Pako Aristik autokritika egin eta onartu zuen, gaur egungo begiradatik ikusita, emakumeak falta direla liburuan, eta bazirela bertan egoteko merezimenduak egindakoak. Gauzak horrela, Amaia Zubiria saritu berria eta Lourdes Iriondo zenaren "Ez gaude konforme" ere entzungo ditugu saioan.Alta, beste ezeren gainetik Pako Aristiren hitzak izango ditugu protagonista, edizio berrirako prentsaurrekoan esanak baidakartzagu.* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, 2020ko maiatz bukaeran. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita zazpigarren saioan, Pako Aristik orain 35 urte idatzitako "Euskal kantagintza berria" liburuaz mintzatu zaigu egilea bera, aspaldi agortua zegoen lana berrargitaratu baitu Ereinek. Eta entzun ditugu: NIKO ETXART / HAIZEA / HERTZAINAK / LOURDES IRIONDO / AMAIA ZUBIRIA / MIXEL LABEGERIE / MIKEL LABOA.

NOW PLAYING

#027 - Euskal Kantagintza berriaz (birziklatuz)

0:00 51:11

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 51 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on July 7, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #028Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita zazpigarren saio honetan, Pako Aristik "Euskal kantagintza berria (1961-1985)" aurkeztuko digu, liburua idatzi eta 35 urtera, Ereinek...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!