#028 - Nina Simonez (birziklatuz) episode artwork

EPISODE · Jul 14, 2021 · 37 MIN

#028 - Nina Simonez (birziklatuz)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #028Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita zortzigarren saio honetan, Nina Simone izar handiari monografikoa eskaini diogu.Nina Simone bera entzun dugu, berak idatzitako kantuak joz zein maite zituenak berrirakurriz, blues erritmoz edo bestez. Eta aparte, beste zenbait artistak bere musikarekin egindako moldaketa berritzaileak ere agertu ditugu. "My Baby Just Cares for Me" jazz standard-arekin abiatu dugu saioa, Walter Donaldsonek idatzia eta Nina Simonek 1957an grabatua, hamarkada batzuk geroago kantu horrexek berpiztu baitzuen artistarenganako arreta, lurrinen telebista iragarki baterako erabili zutenean. Simonek berak ondutakoen artean, "Do I Move You" hautatu dugu, 1967ko "Nina Simone Sings the Blues" bikainetik hartua. Nina Simonek egindako bertsioen artetik, George Harrisonek idatzi zuen "Here Comes the Sun" sonatua, The Beatles laukotearena. Baita "Sign o´ the Times" ere, Nina Simoneren ahotsean zein jatorrizkoan, Prince zenak kantatua. Bukatzeko, bi berrirakurketa berritzaile. Batetik "Nina Revisited..." omenezko diskoan Lauryn Hill grinatsuak "I´ve Got Life" ereserkiari egina, rap erritmoan, eta bestea "Sinnerman", Belako talde bizkaitarrak bere egina. * Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, 2020ko apirilaren 22an. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita zortzigarren saioan, Nina Simone zenari buruzko atzera begirakoa osatu dugu. Eta entzun ditugu: NINA SIMONE / LAURYN HILL / BELAKO / PRINCE.

NOW PLAYING

#028 - Nina Simonez (birziklatuz)

0:00 37:50

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 37 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on July 14, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #028Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita zortzigarren saio honetan, Nina Simone izar handiari monografikoa eskaini diogu.Nina Simone bera entzun dugu, berak idatzitako kantuak...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!