#030 - Elkarrekin kantatzekoez (birziklatuz) episode artwork

EPISODE · Jul 28, 2021 · 41 MIN

#030 - Elkarrekin kantatzekoez (birziklatuz)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #030Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hamargarren saioan, Urtzi Urkizu kazetariaren "Denek elkarrekin kantatzeko" erreportajea izan dugu ardatz, Berria egunkariko Bizigiro atalean iazko otsailaren 22an plazaratua.Herriak bere egin eta ereserki bihurtu dituen kantuez mintzoko gara saioan, eta Urkizu berarekin hitz egiteaz gain, bere erreportajean jasotzen dituen adituen esanak ere ekarriko ditugu, Josu Larrinaga, Maddi Zubeldia eta Andoni Tolosa Moraurenak.Santiagon kantatzen zuten "El pueblo unido jamás será vencido" entzunez abiatuko dugu saioa, Quilapayun folk talde txiletarraren ahotsean. 1974ko apirilean, Portugaleko krabelinen iraultzan ezagun egindako "Grandola, Vila Morena" bere jatorrizko bertsioan dakargu, Jose Afonsok kantatua, eta 40ko hamarkadan italiar partisano antifaxistek kantatzen zuten "Bella Ciao", ehundaka bertsio dituena, Jazzaldian parte hartu berri duen Marc Ribotek Tom Waitsekin batera emana."El Segadors", katalanen ereserki ezaguna, Charlie Haden & the Liberation Orchestrak joa dakargu, jazz moldean, eta Larrinagaren aburuz kontrakultura hippyaren ereserki bilakatu zen Bob Dylanen "Like a Rolling Stone", Drive by Truckers taldeak moldatua.Guzti hoiekin batera, Victor Hugoren Les Miserables lanean oinarritutako musikalean ezagutu genuen "Do you hear the People Sing?", Hong Kong-eko protestatan jendetzak kalean abestua. Eta bukatzeko, euskarazko bi kantu: Mikel Laboaren "Txoriak txori" bata, aipaturiko erreportajean Joan Mari Torrealdaik Euskal Herriko ereserkitzat joa; eta Urkizu berak lagunartean kantatzea maite duen "Xalbadorren heriotzean", Urpeko Bonbarda ixteko Pettiren ahotseanentzungo duguna.* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian. ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 28, 2021

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita hamargarren saioan, herriak ereserki bihurtutako kantuak izan ditugu ardatz. Eta entzun ditugu: QUILAPAYUN / MARC RIBOT & TOM WAITS / JOSE AFONSO / CHARLIE HADEN / DRIVE BY TRUCKERS / MIKEL LABOA / PETTI.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

#030 - Elkarrekin kantatzekoez (birziklatuz)

0:00 41:03

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 41 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on July 28, 2021.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!