EPISODE · Aug 4, 2021 · 54 MIN
#031 - Tony Allenez (birziklatuz)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #031Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hamaikagarren saioan, monografiko bat egin dugu Tony Allen nigeriar bateria jolea gogoan.1940an Lagosen jaioa, Fela Kutirekin batera afrobeat erritmoen sortzailetzat jotzen da Tony Oladipo Allen, izen handiko musikari batzuen esanetan inoizko bateria jole bikainena zena. Parisen zendu zen, iazko apirilaren 30ean.Allenek miresten zuen Art Blakey jazz bateria jolearekin abiatu dugu saioa, "Moanin" entzunez, jatorrizkoa aurrena eta nigeriarrak berak berrirakurria gero. Eta Allen miresten zuen Damon Albarnen Blur taldearen "Music is my radar" kantua, zeinetan bateria jolea aipatzen den.Afrobeata gogoan, Afrika 70´ taldearen "Water no get enemy" eta behin Fela Kuti atzean utzita sortu zuen Afrobeat 2000-ren "Nepa" entzun ditugu. Jada milurteko berrian, makina bat egitasmotan parte hartu zuen Allenek, sonoritate ezberdinak jorratuz, eta hauetako lagin batzuk ekarri ditugu saiora; aipagai izan dugun Damon Alborn buru duen The Bad, The Good & The Queen superbandaren "Merrie Land" eta Hugh Masekela tronpeta jole hegoafrikarrarekin batera hil aurrean plazaratu zuen "Rejoice" jazz diskoko kantu bat; baita Gorillaz taldearen "How Far?" singlea ere, bateria jolea hil eta gutxira agertua.Gainera, 2017an "The Source" lan zoragarria plazaratu zuen Tony Allenek, eta "Cruising" entzungo dugu bertatik.* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita hamaikagarren saioan, Tony Allen zenari buruzko atzera begirakoa osatu dugu. Eta entzun ditugu: TONY ALLEN / ART BLAKEY / FELA KUTI & AFRIKA 70 / TONY ALLEN & AFROBEAT 2000 / BLUR / THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN / TONY ALLEN & HUGH MASEKELA / GORILLAZ.
NOW PLAYING
#031 - Tony Allenez (birziklatuz)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.