EPISODE · Aug 18, 2021 · 32 MIN
#033 - Negu Gorriaz (birziklatuz)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #033Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hamairugarren saioan, atzera begirakoa eskaini diogu Negu Gorriak taldearen estreineko lanari, 1990eko ekainaren 5ean plazaratu zena, orain hiru hamarkada. Fermin Muguruzaren gidaritzapean eratutako supertaldea dugu Negu Gorriak, hasiera batean Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazorekin osatua, eta aurki boskote bihurtua, Mikel Kazalis eta Mikel Abrego musikariekin. Nazioartean bogan ziren joerak bereganatuta rap eta hardcore doinuak uztartu zituzten, arrakasta handiarekin. Gerora 90eko hamarkadako euskal musikarentzako ezinbesteko bihurtu zen Esan Ozenki zigilua sortu bazuten ere, 14 kantuko debut lan homonimoa Oihuka etxearekin plazaratu zuen Negu Gorriakek, "Radio Rahim" eta "Bertso Hop" lehen single zituztela. Iaz, mugarritzat hartu daitekeen lanak 30 urte bete izanak oihartzun handia izan zuen sare sozialetan, Urpeko Bonbardaren atal hau atontzeko baliatu genuena: Fermin Muguruzak bere garaian, eta egitasmo berria aurkezteko asmoarekin, Argia aldizkarian plazaratu zuen "100 ginen" zutabea, Andoni Imazek Berria egunkarian plazaratu zuen "Hiru hamarkadako harrotasun ozena", eta Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean plazartutako "NGk 30 urte".* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita hamairugarren saioan, NEGU GORRIAK taldearen debut lan homonimoa izan dugu ardatz, iaz 30 urte bete zituena. Eta entzun ditugu: JAMES BROWN / PUBLIC ENEMY / MIKEL LABOA / RICH KIDS ON LSD / NEGU GORRIAK.
NOW PLAYING
#033 - Negu Gorriaz (birziklatuz)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.