#034 - Oporrez (birziklatuz) episode artwork

EPISODE · Aug 25, 2021 · 49 MIN

#034 - Oporrez (birziklatuz)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #034Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hamalaugarren saioan, munduari bira eman diogu bidaia soniko berri batean, herri musiketan 2019an plazaratu ziren lan bikaienetako batzuk entzunez.Oporrik gabekoa dugun abuztu honetan munduari bira emateko beste modu bat eman digu musikak, eta batetik bestera bizkor mugitzeko motxila arina bizkarrean hartuta, hara eta hona ibiliko gara, Hernanin hasi eta Barkoxen bukatu.Saioa (eta bira) Maite Larburu arrabita jolearen “Hezurren azpian” (Gaztelupeko Hotsak, 2019) entzunez abiatu dugu, eta etxerako itzuleran, Bidehuts zigiluaren kutizia batekin itxi, “Barkoxeko gatu jaleen kantoria”, Amaren Alabak eta Jupiter Jon taldeek elkarrekin emana. Euskal Herritik landa AKA Trio entzun dugu Italian, hiru kontinenteko musikari banak osatutako egitasmoa: Antonio Forcione gitarra jole italiarrak gidatzen du Seckou Keita senegaldar kora joleak eta Adriano Adewale brasildar perkusio joleak osatzen duen Taldea.Afrika beltzean, Bassekou Kouyate ngoni jolea ezagutu dugu Malin, eta Kel Assouf tuaregaren “Black Tenere” lana basamortuan.Atlantikoaren beste aldean, Leyla McCalla genuen zain New York hirian, jatorria eta sonoritatea haitiarra badu ere. Eta hegoaldera joz, joropo doinuak Orinoco inguruko Cimarron talde kolonbiarrarekin. Martxa bizian, Pazifikoa gurutzatu eta bitxikeria batekin egin dugu topo, boogaloo doinuak jorratzen dituen Minyo Crusaders japoniar taldea ezagutu baitugu.Etxerako bidean, anatoliar psikodelia jorratzen duen Altin Gun turkiar Taldea entzun dugu, baita Oratnitza bulgariar taldea ere. * Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita hamalaugarren saioan, 2019ko herri musikak baliatu eta, oporren faltan, munduari bira eman diogu. Eta entzun ditugu: MAITE LARBURU / AKA TRIO / BASSEKOU KOUYATE / BEL ASSOUF / LEYLA MCCALLA / CIMARRON / MINYO CRUSADERS / ORATNITZA / ALTIN GUN / AMAREN ALABAK & JUPITER JON.

NOW PLAYING

#034 - Oporrez (birziklatuz)

0:00 49:06

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 49 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on August 25, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #034Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hamalaugarren saioan, munduari bira eman diogu bidaia soniko berri batean, herri musiketan 2019an plazaratu ziren lan bikaienetako...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!