#037 - Zatoz zaren bezala (Grunge) episode artwork

EPISODE · Sep 16, 2021 · 1H 4M

#037 - Zatoz zaren bezala (Grunge)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #037Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hamazazpigarren saioan, 1991ko irailaren 24an plazaratu zen "Nevermind" diskoak eragin zuen eztandaren ostean eta Nirvana buru zela, 80ko hamarkada bukaeratik 90eko erdialdera rock munduan gailendu zen grunge eszenari atzera begirakoa egin diogu.Seattle sound ere deitu izan zaio aipagai dugun mugimenduari, Washington inguruan piztu eta bertakoak zirelako oihartzun handiena erdietsi zuten taldeak -eta gaurko saioan entzungo ditugun gehienak-, besteak beste metalera lerratutako Soundgarden eta Alice In Chains, sona handieneko batzuk aipatzearren; baita Mark Lanegan piztitzarra kantari duen Screaming Trees ere.Emakume musikariek gidatutako hiru talde ere entzungo ditugu, Veruca Salt aurrena, eta California inguruko bi geroxeago, Hole eta L7-ren "Pretend We´re Dead". Datorren Azkena Rock jaialdian jotzeko iragarrita dagoen Donita Sparks-en taldearekin bezala, kanturik ezagunena entzun diogu J. Mascis-en Dinosaur Jr. taldeari ere, ardo botila irekitzearekin abiatzen den "Feel the Pain".Bitxikeria gisara, "Mirrorball" laneko lagin bat ere entzungo dugu, Neil Young zaharrak ondua eta grunge eszenak eman duen talderik oparoenetako batekin emana, lagun egin zituen Pearl Jam-ekin. Orain arte aipatutakoak besteko oihartzunik lortu ez duten arren, Nirvanak ezagutzera eman zuen soinua ulertzeko hazia jarri zuten Melvins eta Mudhoney kuttunak ere ekarri ditugu saiora, oraindik errepidean diren kultuzko bandak biak ala biak.Eta bukatzeko, garai haiek gurean izan zuten eraginaren isla, Saturrarango Brankan hirukotea, merezi besteko arretarik izan ez zuena. ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 16, 2021

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita hamazazpigarren saioan, rock musikak mugarri izan zuen "Nevermind" diskoa 30 urte betetzear dela eta Nirvana taldearen "Come As You Are" biografia gazteleraz argitaratu berria dela eta, grunge musika izan zena izna dugu akorduan. Eta entzun ditugu: NIRVANA / VERUCA SALT / SOUNDGARDEN / NEIL YOUNG & PEARL JAM / DINOSAUR JR. / SCREAMING TREES / L7 / ALICE IN CHAINS / MELVINS / MUDHONEY / HOLE / BRANKAN.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

#037 - Zatoz zaren bezala (Grunge)

0:00 1:04:28

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 1 hour and 4 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on September 16, 2021.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!