EPISODE · Sep 22, 2021 · 59 MIN
#038 - Ahuspez (2021 udan entzunak)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #038Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hamazortzigarren saioan, ekainetik irailera bitarte Andoaingo Rock jaialdian, ez jaietan, Donostiako Jazzaldian eta Bartzelonan zuzenean entzun ahal izan ditugun taldeetako batzuk uhineratu ditugu, gainontzean eskas samarra izan dugun 2021eko udan.Euskal Herriko rockzale andana Andoainen elkartu ahal izan ginela eta pozik, Rüdiger eta Audience taldeekin hasi dugu saioa, azken hauen "Tolesdurak" bikoitza aurkezten.Folk doinuak izan ditugu nagusi, 20 urteko bidea ospatzen ari den Faltriqueira galiziar taldearekin, Kataluniako emakume musikariz osatutako Balkan Paradise Orchestra eta afrikar doinuak jorratzen dituen Bokanté egitasmo aberatsarekin, Snarky Puppy taldeko baxujole Michael Leaguek sortua Guadalupe Uharteetako Malika Tirolien kantariarekin.Berriro etxera bueltan, bi talde gazte ere ezagutu ditugu, Jatabeko Sua eta Aguraingo Dupla.Eta Donostiako Jazzaldian arreta jarrita, José James zein Makala eta Lidia Insaustiren egitasmo berria, Arima Soul, entzun ditugu, azken hauek Altxerrin jo baitzuten hirian jazz jaialdia zen egunetan. Saioari bi omenaldirekin eman diogu bukaera. Bata Jazzaldikoa bertakoa, Giovanni Guidi piano jotzaile irudimentsuak Gato Barbieri saxofoi jole argentinarraren omenez joa, Ojos de Gato, eta bestea manouche jazzaren ordezkari Albert Bello katalanak, zeina Bartzelonako Blues jaialdian Big Dani Perez saxofoi jolearekin entzun genuen, Django Reinhardt zenari eskainia, Django Orchestra sortuta. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita hamazortzigarren saioan, 2021eko udan zuzenean entzun ditugun taldeekin osatu dugu zerrenda. Eta entzun ditugu: RÜDIGER / AUDIENCE / BOKANTÉ / FALTRIQUEIRA / BALKAN PARADISE ORCHESTRA / DUPLA / SUA / JOSÉ JAMES / ARIMA SOUL / GIOVANNI GUIDI / ALBERT BELLO.
NOW PLAYING
#038 - Ahuspez (2021 udan entzunak)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.