#039 - 500 Onenetan Berriak (Rolling Stone) episode artwork

EPISODE · Sep 29, 2021 · 59 MIN

#039 - 500 Onenetan Berriak (Rolling Stone)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #039Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita hemeretzigarren saioan, eta zerrendak ez hanka ez buru ez duen arren, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 500 Kanturik Onenen zerrendari so jarri gara, eta bertara gehitu dituzten azken hamarkadako kantuekin osatu dugu gaurko zerrenda, hau da, 2011tik hona ondutakoekin. Orokorrean, gazte beltzek sortutako hip-hop doinuak dakartzagu batipat, bost gizonek eta zazpi emakumek onduak. Saioa gozo-gozo abiatu dugu Childish Bambino artista polifazetikoaren "Redbone"-rekin, eta antzera bukatu, bare-bare, Frank Ocean kantariaren "Thinkin Bout You" kantuarekin.TikTok plataforman biralizatutako bideoei esker sona irabazitako kantuen presentzia ere esanguratsua da zerrendan, eta bertan dira Lil Nas X, Megan Thee Stallion -iazko kantu batekin!- eta Lizzo raperoak. Baita beraien sorkuntzak sarean eskegi eta ospetsu egindako The Weeknd eta talentu handiko Billie Eilish ere, "Bad Guy" kantutzarrarekin.2015eko "To Pimp a Butterfly" harribitxiari esker, bere belaunaldiko raperorik bikainenetakoa den Kendrick Lamar ere ez da falta zerrendan, ezta Azealia Banks-en "212" single harrigarria ere.Hedabideetan asko aipatu da Rolling Stone aldizkariko Inoizko 550 Kanturik Onenen zerrendaren berritzean regetoia kontutan hartu izana -kontutan hartu erabat AEBetara begira egindakoa dela-. Horrexen isla, Cardi B-ren "I Like It" dakargu, Pete Rodriguezen "I Like It Like That" boogaloo klasikoa sanpleatzen duena. Eta AEB-z kanpoko bi emakume zuriren kantu bana: Carly Rae Jepsen kanadiarraren "Call Me Maybe", jatorriz folk kantu bezala ondua, eta Zelanda Berriko Lorde-ren "Royals", azken hamarkadako kantuen artean zerrendan goren dagoena, 30. tokian. ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 29, 2021

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita hemeretzigarren saioan, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 500 Kanturik Onenen zerrendaren atal bati erreparatu diogu; azken hamarkadan sortu eta bertan ageri diren kantuengan jarri dugu arreta. Eta entzun ditugu: CHILDISH GAMBINO / LIL NAS X / KENDRICK LAMAR / MEGAN THEE STALLION / CARLY RAE JEPSEN / AZEALIA BANKS / THE WEEKND / BILLIE EILISH / CARDI B / LIZZO / LORDE /FRANK OCEAN.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

#039 - 500 Onenetan Berriak (Rolling Stone)

0:00 59:38

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on September 29, 2021.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!