#040 - Baketen maisua (Javi Area) episode artwork

EPISODE · Oct 6, 2021 · 59 MIN

#040 - Baketen maisua (Javi Area)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #040Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeigarren saioan, Javi Area zenari gorazarre egin nahi izan diogu, joan den ekainaren 18an zendu baitzen, 53 urte zituela, minbiziak jota. Estudioko musikari, perkusio jole aparta zen Area, makina bat egitasmotan parte hartutakoa, orkestra handiekin zein kalean joz. Astigarragako Musika Eskolan irakasle ere bazen gizonak hutsune handia utzi du,  eta musikari bikaina izateaz gain oso jatorra baitzen Javi Area.Saioa MoMau talde berezia entzunez abiatu dugu, Les Mecaniciens desegin ostean bertako musikari batzuek sortutako taldea, funk erritmoan. Aspaldiko taldeak akorduan, Samar ere ekarri dugu gogora, Pascal Gaignek gidatu eta perkusioa ardatz zuen egitasmoa. Baita Furunda taldearen "Juanita" laneko kantu bat ere, 1998koa. Herri musikekin jarraituz baina nazioartera salto eginez, Faltriqueira taldearen "Palmira" entzun dugu, Javi Areak bertan egindako lana goraipatua izan baita sarri -ez zioten alferrik "gallego" deitzen-. Gainera, Javi Arearekin batera makina bat egitasmo eta bizipen izandako Aitor Furundarenak eta Maria Lopez galiziarrak hitz politak izan dituzte aspaldiko laguna zuten Javi Area gogoan hartuta.Perkusio joleak grabatutako diskoekin jarraituz, Mixel Ducau eta Caroline Phillips-ek sortutako Bidaia taldearen kantu bat entzun dugu, "Oihan" estreineko diskoan perkusio jole izan baitzuten Javi Area, baita Pier Paul Berzaitz zuberoarrak ere, "Baratze bat" lanean. Eta beste horrenbeste Amaia Zubiria kantariak, bere taldean ohiko bateria jolea zuen-eta.Maria Lopez eta Aitor Furundarena musikariengana jotzeaz gain, Astigarragako Musika Eskolara ere jo dugu, irakasle gisa nolakoa zen ezagutze aldera, eta Odei Astibia eta Alfred Pastain lankide eta ikaslearekin hitz egin dugu, errenteriarren hurbilekoak biak ala biak. Azken txanpan, Luis Mari Moreno "Pirata" lagunminarekin batera Javi Areak izan dituen egitasmoetako batzuk entzunez bukatu dugu saioa, LosDelGás eta Blues Thorpes "ganberroak" batetik, eta Zozongoren Euskorleans bestetik, euskal kantuak New Orleanseko jazz moldera ekartzen dituena.Bukatzeko, eta ezer baino gehiago kalean jotzea maite zuen Javi Area musikari baikor eta eskuzabalari agur esateko, berau zendu eta gutxira Iñaki Salvador piano joleak idatzi zion testu zoragarria euskaratu dugu.* Atal honen irudian ageri den Javi Arearen argazkia, Pastain Irudi Zerbitzuak-ena da. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeigarren saioan, JAVI AREA errenteriar bateria jolea omendu nahi izan dugu, bera partaide izan zuten egitasmoen bitartez, eta berari buruz musikari handiei galdetuz. Eta entzun ditugu: MO´MAU / FALTRIQUEIRA (+Maria Lopez) / SAMAR / FURUNDA (+Aitor Furundarena) + PIER PAUL BERZAITZ / AMAIA ZUBIRIA / BIDAIA / LOS DEL GAS / BLUES THORPES / EUSKORLEANS + (Odei Astibia / Aldred Pastain / Iñaki Salvador).

NOW PLAYING

#040 - Baketen maisua (Javi Area)

0:00 59:48

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on October 6, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #040Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeigarren saioan, Javi Area zenari gorazarre egin nahi izan diogu, joan den ekainaren 18an zendu baitzen, 53 urte zituela, minbiziak jota....

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!