#041 - Hirukotean (jazz trio) episode artwork

EPISODE · Oct 13, 2021 · 59 MIN

#041 - Hirukotean (jazz trio)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #041Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita batgarren saioan, eta apetak horrela eskatu digulako, jazz hirukoteetan jarri dugu arreta, magikoa begitantzen zaigun piano-kontrabaxu-bateria taldeetan.Saioa egun izar handia dugun Brad Mehldau Triorekin hasi dugu, aurten jazzaldian jo duen gizonaren hirukoteak Paul McCartneyren kantu bati egindako berrirakurketarekin. Eta itxi, jada latin jazzeko standard dugun “Poinciana”-rekin, Ahmad Jamal piano jotzailearen hirukoteak 1958an zuzenean grabatua.Europako jazz abangoardien ordezkari, bi talde eskandinaviar ere entzun ditugu. Esbjörn Svensson Trio suediarra aurrena; eta hirukote honetako taldeburu Svensson zendu ostean gainontzeko bi musikariek, Magnus Öström bateria joleak eta Dan Berglund kontrabaxu joleak, Bugge Wesseltoft norvegiarrarekin batera orain gutxi osatu duten Rymden gero, iazko Jazzaldia itxi zuena.Gainontzean, AEBetako beste bi hirukote oso ezagun ere aurkeztu ditugu, biak ala biak jazzaz gaindiko entzuleak bereganatzeko gai izan direnak: Medeski, Martin & Wood, zeintzuen soinua Hammond B3 organoak ezaugarritzen duen, eta gure artean, Gasteizko jazzaldian berbarako, sarri jo izan duen The Bad Plus, rock eta pop taldeen jazz berrirakurketak egiteko trebetasuna agertu izan duen hirukotea.Bukatzeko, tranpa txiki bat egin dugu Euskal Herriko taldeak aurkezterakoan, Elkano Brownin Cream zein Nevermind Trio hirukoteek, etxeko ordezkariek, gitarra jolea baitute hirukotean, kontrabaxu jolearen ordez Mikel Azpirozek gidatzen duen taldean, eta pianoaren ordez Hasier Oleagak gidatzen duenean.Aipatu hirukote gehienetan, piano jotzaileak darama taldearen ardura nagusia. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita batgarren saioan, formazio klasikoko jazz hirukoteak ekarri ditugu uhinetara. Eta entzun ditugu: BRAD MEHLDAU TRIO / RYMDEN / ESBJÖRN SVENSSON TRIO / THE BAD PLUS / MEDESKI, MARTIN & WOOD / NEVERMIND TRIO / ELKANO BROWNIN CREAM / AHMAD JAMAL TRIO.

NOW PLAYING

#041 - Hirukotean (jazz trio)

0:00 59:31

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on October 13, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #041Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita batgarren saioan, eta apetak horrela eskatu digulako, jazz hirukoteetan jarri dugu arreta, magikoa begitantzen zaigun...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!