EPISODE · Oct 20, 2021 · 54 MIN
#042 - Atzerapena (Beck "Odelay")
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #042Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita bigarren saioan, Beck Hansen musikariaren 1996ko "Odelay" diskoarengan jarri dugu arreta, eta 25 urte beti berri dituen diskoko lau kantu esanguratsu entzun ditugu, funk, hip hop, country, bossa nova eta beste makina bat erritmotan. Bi urte lehenago lortua zuen kaliforniarrak mundu mailako ospea, "Loser" singleari esker.Urpeko Bonbardan, entzun dugu X belaunaldiaren ereserki nagusitzat hartua izan zen kantutzarra, 1994ko "Mellow Gold" diskokoa, eta Beck-ek bosgarren lan luzea zuen "Odelay" lanetik aparte baita gainontzeko diskoetan argitaratutako kantu batzuk ere: 1998ko "Mutations" laneko "Tropicalia", brasildar musikari dion maitasunaren isla; 2017ko "Colours" laneko "Dreams" dantzagarria; eta 2002ko "Sea Change" malenkoniatsuko "Lost Cause", desamodio kantu ederra.Beck-ez gain, The Beastie Boys rap taldearen "Paul´s Boutique" laneko kantu bat ere entzun dugu, bertako ekoizle Dust Brothersek "Odelay" diskoan egindako lana ezinbestekoa baita bere arrakasta ulertzeko. Eta gainera, Gorillaz zein Paul McCartney erraldoiaren "McCartney III Imagined" laneko kantu bana ere ekarri ditugu saiora, Beck Hansenen partaidetza izan dutelako. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita bigarren saioan, BECK Hansen kaliforniarraren musika entzun dugu saioan, "Odelay" lan sailkaezinak 25 urte bete berri dituela aitzakia hartuta. Eta entzun ditugu: BEASTIE BOYS / GORILLAZ / PAUL MCCARTNEY / BECK.
NOW PLAYING
#042 - Atzerapena (Beck "Odelay")
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.