#047 - Durangorako hamaika (2021eko uzta) episode artwork

EPISODE · Nov 24, 2021 · 56 MIN

#047 - Durangorako hamaika (2021eko uzta)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #047Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita zazpigarren saioan, aurten lanen bat argitaratu duten hamaika euskal musikariren kantu bana dakargu, Durangoko Azoka ate joka dugun honetan -eta datorren astean, beste horrenbeste egitea dugu asmoa-. Itzal handiko artista bik ematen diote saioari hasiera eta bukaera, bakoitzak bertsio batekin. Anari azkoitiarraren kasuan, jatorriz Nacho Vegasena den "Vinu, cantares y amor"; eta Jon Maia zumaiarrarenean, berak idatzi eta Garik ezagutarazi zuen "Zaharra zara Bilbo", oraingoan tango bihurtu eta elkarrekin kantatzen dutena, "Kantu bat gara" egitasmorako.Anita Parker hirukoteak taldearen esentziara bueltatu nahi omen du "Reset" hirugarren lan luzearekin, eta Huntzataldeak Julieta Venegas mexikarraren laguntza izan du aurkeztu berri duen "Ezin ezer espero" diskoan, hirugarrena hauena ere.Pop rock kaliputsua dakarte Sueder gernikarrek eta Kauta atzean utzita bakarlari datorren Mikel Morenoandoaindarrak, funk pisutsua Donibane Garaziko Diabolo Kiwi taldeak eta rap melodikoa Bengo oiartzuarrak; oso proposamen interesgarriak laurak.Gainera, hautatutako hiru kantu sortzaileek beraiek aurkeztu dizkigute, Rolan Garces iruindarrarekin, Iñaki Palacios txistulariarekin eta Bastardix taldeko Ander Nagorerekin hitz egiteko aukera izan baitugu.Egun gero eta atomitazuagoa dagoen euskal musika zeinen aberatsa den erakutsi gura izan dugu asteon; folketik trapera, ugaria izan baita entzungai izan dugun genero, erritmo eta doinu sorta. Guztien artetik gustukorik aurkitzen ez duenak, ez dauka dantzarako gogorik!  ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Nov 24, 2021

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita zazpigarren saioan, Durangoko Azokara begira jarri gara, bertan aurkitu ahal izango ditugun lanetatik hamaika kantu hautatuta. Eta entzun ditugu: ANARI / ROLAN GARCES & BANDATZE / SUEDER / MIKEL MORENO / BASTARDIX / ANITA PARKER / BENGO / DIABOLO KIWI / IÑAKI PALACIOS / HUNTZA / JON MAIA.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

#047 - Durangorako hamaika (2021eko uzta)

0:00 56:45

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 56 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on November 24, 2021.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!