EPISODE · Dec 1, 2021 · 56 MIN
#048 - Beste hamaika Azokarako (2021ko uzta)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #048Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita zortzigarren saioan, aurrekoaren molde berean ibili gara, Durangoko Azoka atarian dugula-eta. Honakoan, Kherau folk talde bizkaitarra, Tatxers hirukote iruindarra eta Galdakao bueltan eratu berri den Kaserna talde indartsua dira musikariek beraiek aurkeztu dizkigutenak, Ibon Ordoñezekin, Jon Salinasekin eta Markel Fuentesekin berba egin baitugu, hurrenez hurren.Saioa bare bare abiatu dugu, Kherauk bezala folk akustikoa jorratzen duen Habia emakume hirukotearekin aurrena, eta pop doinuetara lerratutako Serge eta Esanezin egitasmoarekin gero, azken honek Ianire Aranzabe buru duela.Tatxers bezala, bogan den erritmoak jorratzen dituzte Ezpalak (psikodeliaz zipriztindutako post-punka, lo-fi soinuarekin emana), eta STR (trap melodikoa, autotuneak gozotua) ere entzungai izan ditugu; baita Dani Agirrezabalaga bateria jole gasteiztarrak Arri! egitasmoarekin plazaratu duen Ep-ko kantu bat ere, lan elektroniko eta instrumentala.Bukatzeko, berriro baretuta baina oraindik dantzarako gogoz, erritmo beroagoetara jo dugu. Afrika Bibang bakarlariak soul musika ekarri dizkigu "Emakumeak" kantuarekin, euskaraz gutxi jorratu den generoa, eta Ruper Ordorika karibear erritmoetara lerratu zaigu "Amour eta Toujours" diskoaren aurrerapen kantuan. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita zortzigarren saioan, Durangoko Azokara begira jarri gara berriro, bertan aurkitu ahal izango ditugun lanetatik beste hamaika kantu hautatuta. Eta entzun ditugu: HABIA / KHERAU / SERGE / ESANEZIN / TATXERS / EZPALAK / STR / ARRI! / KASERNA / AFRIKA BIBANG / RUPER ORDORIKA.
NOW PLAYING
#048 - Beste hamaika Azokarako (2021ko uzta)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.