EPISODE · Dec 15, 2021 · 1H 1M
#050 - Herioaren abaroan (2021ean zenduak)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #050Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamargarren saio honetan, 2021ean zendutako musikarien zerrenda egin dugu, eta horietako hamabost hautatu entzuteko.Hil kanpaiak entzunez abiatu dugu saioa The Chieftains taldearekin, aurten zendu baita irlandarren buru Paddy Moloney, gizon estimatua Euskal Herrian. Eta ertaroko musika jorratzen duen Joglaresa entzun dugu jarraian, bertako zuzendari Belinda Sykes, minbiziak jota zendu baita 55 urte zituela.Calipso erritmoen erregina Singing Sandra ere aurten zendu da -"Die with Dignity" kantatuko digu-, bera bezain karibearra den U-Roy jamaikarrarekin batera, honako hau reggae musikaren izar handia. Herri musikekin jarraituz, La Prieta Linda rantxera kantari mexikarra eta Sammy Kasule ugandarra, 2021ean hildako beste bi musikari ere izan ditugu entzungai.Mende erdia bete baino lehen zendu direnetako hiru musikari ere ekarri ditugu saiora: Turbonegro death punk talde norvegiarren Hank Von Helvete frontman karismatikoa, 49 urte baino ez zituela zendua -"All My Friends Are Dead" kantatzen entzungo dugu-; Istanbulen alkoholismoa sendatzen ari zela Covidak hararrapatu eta hil den Shahram Kashani pop kantari iraniarra, 47 urte baino ez zituena; eta zerrendako gazteena, SOPHIE eskoziarra, 2018ko debut lanarekin goraipamenak erdietsi eta Atenasen izandako erorketa baten ondorioz zendua, 34 urte baino ez zituela.84 urte zituela hil da 1968an "Take a Picture" plazaratu zuen Margo Guryan estatubatuarra; eta 62 urterekin Ben Harper & The Innocent Criminals taldeko Juan Nelson gizonkotea, taldean kasik hiru hamarkada zeramatzana. Zendu zenean 80 urte zituen zerrenda honetako musikaririk itzaltsuenak, The Rolling Stones taldearen lokomotora Charlie Watts britainiarrak; eta 62 jatorri euskalduneko Pil Trafa argentinarrak, Los Violadores argentinar punk talde aitzindariaren ahotsa izanak.Bukaera aldera, Dave Frishberg piano jolearen jazz kantu bat entzun dugu, baita Luis de Pablo bilbotarraren pieza bat ere, 91 urte zituela zendu baita musika garaikidean nazioarteko ospea zuen maisua. Goian Beude. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamargarren saioan, aurten hil diren musikarietako batzuk gogoratu gura izan ditugu. Eta entzun ditugu: THE CHIEFTAINS / JOGLARESA / SINGING SANDRA / U-ROY / BEN HARPER & THE INNOCENT CRIMINALS / MARGO GURYAN / THE ROLLING STONES / LA PRIETA LINDA / TURBONEGRO / LOS VIOLADORES / SOPHIE / SHAHRAM KASHANI / SUMO & SAMMY KASULE / DAVE FRISHBERG / LUIS DE PABLO.
NOW PLAYING
#050 - Herioaren abaroan (2021ean zenduak)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.