#051 - Gabonak (eta ez Gabon kantuak) episode artwork

EPISODE · Dec 23, 2021 · 58 MIN

#051 - Gabonak (eta ez Gabon kantuak)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #051Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamaikagarren saio honetan, eta Eguberrien atarian gauden honetan, Gabonak gai hartuta gatoz, baina ez derrigorrean Gabon kantuekin.Gabonak ez, neguaren etorrera ospatzen duen Jehtro Tull talde itzaltsuaren "Ring Out Solstice Bell" entzun dugu aurrena. Aspaldiko kantuekin jarraituta, Gabonetako klasiko bat ere ekarri dugu saiora, The Pogues taldearen "Fairytale of New York", Shane MacGowan eta Kirsty MacColl-ek bikotean kantatua. Gabonekin zerikusirik ez duten arren, Darren Haymanek gidatu zuen Hefner eta Hoodoo Gurus australiarren kantu bana ere ekarri dugu, zer eta Eguberriak aipatzen dituztelako hitzetan."Jingle Bells", eguberrietako kanturik ezagunetako bat frantsesez gaurkotua ekarri dugu, Florent Marchet kantariaren ahotsean; eta Quimi Portet katalanak bere modura opatu dizkigu Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri Ona, "Bon nadal" kantuan. Sufjan Stevens estatubatuarrak inoizko Eguberririk eskasenei kantatu die; eta Lady Gaga bakarlariak, bere aldetik, gabon kantu ezagun batzuen txatalekin Gabonetako Zuhaitzari dance-pop kantua idatzi. Ikuspegi kritikoagoarekin datoz Lou Reed eta, batez ere, Protestango rap kantari argentinarra, "Falsa Navidad" kantuarekin.Bukatzeko, etxeko zenbait lagun. Xabi Aburruzaga trikitilariak Kalamuako frentean Eguberrietan izandako su-etena ekarri digu gogora Kirmen Uriberen hitzak dituen "36ko Gabonak" kantuan; Tapia eta Leturia bikoteak Gabon gaua du aipagai "Hau da gauaren zoragarria" abestian; Piztiak ondarrutarrek urte aldaketa -Gabonzarretako kanti-; eta bukatzeko, Igelaren Banda taldearen "Ur Berri Urte Berri" (Elkar, 2018) gozagarriak urte berria, Maite Larburu hernaniarrarekin emandako "Hela, Hela!" kantuan entzungo dugunez. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamaikagarren saioan, Eguberriak izan ditugu ardatz, baina ez derrigorrean Gabon kantuak. Eta entzun ditugu: JETHRO TULL / IGELAREN BANDA ETA MAITE LARBURU / THE POGUES / SUFJAN STEVENS / XABI ABURRUZAGA / PROTESTANGO / HEFNER / QUIMI PORTET / HOODOO GURUS / LADY GAGA ETA SPACE COWBOY / PIZTIAK / LOU REED / FLORENT MARCHET / TAPIA ETA LETURIA.

NOW PLAYING

#051 - Gabonak (eta ez Gabon kantuak)

0:00 58:02

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 58 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on December 23, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #051Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamaikagarren saio honetan, eta Eguberrien atarian gauden honetan, Gabonak gai hartuta gatoz, baina ez derrigorrean Gabon...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!