#052 - Laburpen bat (2021 urte bukaera) episode artwork

EPISODE · Dec 29, 2021 · 59 MIN

#052 - Laburpen bat (2021 urte bukaera)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #052Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamabigarren saio honetan, agur esango diogu 2021 luze eta ilunari, eta Urpeko Bonbardak urtea betetzen duenez, aurten aurkeztu ditugun taldeetako musikariekin izandako solasaldien txatalez osatu dugu saioa, laburpen modura. Hogeita batgarren saioan AMAK trikitilari laukotea aurkeztu zigun Amaia Orejak; hamabigarrenean Eneritz Furyak bakarlariarekin solastu ginen "Emadan" ezagutzeko asmoz; eta hogeita laugarrenean "Aho Uhal" bigarren lan luzeari buruz hitz egin zigun Olatz Salvador kantariak.Hamabostgarren saioan, Gaizka Salazar, Gatibuko bateria jolearekin, Erabatera superbandari buruz egin genuen berba, aurten "Izpi Galdua" EP-a argitaratu baitute, jada talde izaera lortuta. Eta berrogeita seigarrenean, Agus Garmendia gitarra joleak Kilimak, dantzarako runba erritmoak jorratzen dituen taldea.Gurean egindako jazz musika izan genuen hizpide hamazortzigarren saioan, eta hiru emakumek egindako disko bana ezagutu genituen: Irati Bilbao kantariaren "Begin" estreinako lana; Haizea Martiartu saxofoi jolearen "Folketik jazzera ensemble", euskal doinu ezagun batzuk moldatzen dituena -biak ala biak Errabal etxean plazaratuak-; eta Ainara Ortega kantariaren "Onin", umore finez osatua.Seigarren saioan Mikel Makala eta Lidia Insausti izan genituen gonbidatu, soul doinuak euskaraz lantzen dituen Arima Soul egitasmo berria aurkezteko. Eta bederatzigarren saioan Ibil Bedi nafarren "Beltxarga beltza" ezagutu genuen, Ibai Osinaga taldekidearen ahotsean. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamabigarren saioan, 2021eko azkena, urte osoan zehar elkarrizketatu ditugun taldeekin osatu dugu saioa. Eta entzun ditugu: AMAK (Amaia Oreja) / ENERITZ FURYAK / OLATZ SALVADOR / ERABATERA (Gaizka Salazar) / KILIMAK (Agus Garmendia) / IRATI BILBAO / HAIZEA MARTIARTU / AINARA ORTEGA / ARIMA SOUL (Makala & Lidia Insausti) / IBIL BEDI (Ibai Osinaga).

NOW PLAYING

#052 - Laburpen bat (2021 urte bukaera)

0:00 59:54

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on December 29, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #052Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamabigarren saio honetan, agur esango diogu 2021 luze eta ilunari, eta Urpeko Bonbardak urtea betetzen duenez, aurten aurkeztu...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!