#052 - Laburpen bat (2021 urte bukaera)
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamabigarren saioan, 2021eko azkena, urte osoan zehar elkarrizketatu ditugun taldeekin osatu dugu saioa. Eta entzun ditugu: AMAK (Amaia Oreja) / ENERITZ FURYAK / OLATZ SALVADOR / ER
First published
12/30/2021
Genres:
music
Listen to this episode
Summary
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamabigarren saioan, 2021eko azkena, urte osoan zehar elkarrizketatu ditugun taldeekin osatu dugu saioa. Eta entzun ditugu: AMAK (Amaia Oreja) / ENERITZ FURYAK / OLATZ SALVADOR / ERABATERA (Gaizka Salazar) / KILIMAK (Agus Garmendia) / IRATI BILBAO / HAIZEA MARTIARTU / AINARA ORTEGA / ARIMA SOUL (Makala & Lidia Insausti) / IBIL BEDI (Ibai Osinaga).
Duration
Parent Podcast
Urpeko Bonbarda
View PodcastSimilar Episodes
#125 - Herioaren abaroan (2023an zenduak)
Release Date: 01/01/2024
Authors: Zuzeu Podcast
Description: urpekoBONBARDA #125Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.We Heart Music atariaren arabera, 800 inguru izan dira aurten ere zendu diren musikariak. Hauetako batzuk izan dute monografikoa gurean, eta entzungai dituzue beraiei eskainitako saioak: David Crosby folk musikariari eskainitako “Hippy hezigaitza”, Wayne Shorter jazz saxofoi jolearen omenezko “Joandakoa”, Tina Turner handiari buruzko “Perla beltza”, eta The Pogueseko kantari Shane McGowan zena ohoratzen duen “Hagin usteldun Gabonak”.Baina saio oso bat izan ez dutenen artean ere badira oso maite ditugun musikariak, eta hauexek dakartzagu orain oroimenera.Saioa jazza entzunez abiatu dugu, Carla Bley abangoardiako konposatzailearen “Life Goes On” pieza ederrarekin, eta bukaera aldera Ahmad Jamal piano jotzaileak standard bihurturiko “Poinciana” fina. Azken honen ondoren Sinead O´Connor irlandarraren ahotsean entzun dugu “Silent Night” Gabonetako kantua, saioa ixteko.Aurten zendutako emakume musikarien artean, frantziartutako Jane Birkin antzezle eta kantaria, Neil Young erraldoiaren kantu bat berrirakurtzen entzun duguna, eta Rita Lee brasildarra nabarmendu ditugu, azken hau Os Mutantes taldeko kide izana, eta bere herrialdean ezin ezagunagoa izan den izarra, ANAVITORIA bikote gaztea laguntzen entzun duguna. Baita Astrud Gilberto ere, Stan Getz eta Joao Gilbertoren bossa nova diskoan “Garota de Ipanema” ingelesez abestuz ezagun egin eta guk “Agua de Beber” kantuarekin ohoratu duguna.Gainontzean, Euskal Herriko Jonan Ordorika zein Irlandan jaio eta euskaldundutako Alan Griffin albokari eta txirularia nabarmendu ditugu azken honek sortu zuen Alboka taldearen ahaire bat entzunda.Ska musikaren garapenean ezinbestekoa izan den The Skatalites taldeko sortzaile Lester Sterling saxofoi jole jamaikarra ere izan dugu gogoan, beste bi kantautore hauek bezala: Gordon Lightfoot, Txomin Artolak kantatu zuen “Goizeko euri artean” kantauren jatorrizkoa ondu zuen kanadarra, eta Sixto Rodriguez, ahanzturatik “Searching for Sugar Man” dokumentalak atera zuen mexikar jatorridun kantari estatubatuarra.Bukatzeko, rock musikari handi bi: Yardbirds taldeko gitarra jole izandako Jeff Beck itzaltsua bata, 2018an Euskal Herriko Music Legends festibalean jo zuena, eta iaz Jazzaldian kantatu zuen Joss Stonekin batera entzun duguna; eta Tom Verlaine herabea bestea, Television kultuzko taldea gidatu zuen gitarra jolea, besteak beste Azkena Rock jaialdian zuzenean entzun izan duguna. ★ Support this podcast on Patreon ★
Explicit: No
#055 - Gogokoenak (2021, Badok)
Release Date: 01/20/2022
Authors: Zuzeu Podcast
Description: urpekoBONBARDA #055Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamabosgarren saio honetan, 2021eko euskal musika izan dugu hizpide. Euskarazko hedabideetan musikaz idatzi edo hitz egiten duten hamairu kazetariri 12 diskoko zerrenda bana eskatu die Badok atariak, iazko euskal lanik gogokoenak ezagutzeko asmoz; berau aletu dugu Urpeko Bonbardan, zerrendetako taldeak gure apetaren arabera hautatuta.Saio hasieran eta bukaeran, aspaldiko lagunak entzun ditugu, eskarmentu handiko musikari bi: "Egon edo ez egon" (Zakurraren Bibolina) plazaratu berri duen Joseba Tapia eta azken diskoa "Amour eta toujours" (Elkar) duen Ruper Ordorika; lau zerrendatan aipatu da lasartearra, eta bitan oñatiarra. Eta hauekin batera, zutabe nagusi ahotsa duten bi lan, Maren eta Verde Prato emakume gazteen diskoak; zerrenda bakarrean ageri da lehena, eta hirutan bigarrena.“Ia aho batez, Joseba Irazoki eta Lagunak-en III diskoa aukeratu dute hainbat hedabidetako musika kazetariek 2021. urteko diskorik gogokoena” dio Badok atariak, eta "Ikusezina" entzun diogu berako gitarra joleari. Eta beste kantu bana goraipatuenetakoak izan diren talde hauei ere: -Gailu (sei zerrendatan ageri da), Liher, Madeleine eta Diabolo Kiwi(bost zerrendatan ageri dira).Saioa osatzeko, beste bi talderen lanak aipatzea baino ez zaigu falta: Seiurte taldearen "Cabo Cañaveral" (bi zerrendatan aipatua) eta Abereh bakarlariaren "Joan-etorrian" (lau zerrendatan aiapatua)..ElkarrizketatuakBadokeko 2021eko lanik gogokoenen artean, badira iaz Urpeko Bonbardan elkarrizketatu ditugunetako batzuk: Ibil Bedi (UB#9), Eneritz Furyak (Ub#12) eta Olatz Salvador (UB#24); ez ditugu berriro gurera ekarri nahi izan. Tatxers bai ordea (lau zerrendatan ageri da), Durangoko Azokaren atarian beraiekin solastu ginen arren (UB#48), urteko agerpen freskagarriena begitandu zaigu-eta.Badokeko gogokoenen zerrenda gehienak jada 40ak beteak dituzten gizonezkoek atondu dituzte. Guztira, 65 dira bertan izendatzen diren diskoak! ★ Support this podcast on Patreon ★
Explicit: No
#052 - Laburpen bat (2021 urte bukaera)
Release Date: 12/30/2021
Authors: Zuzeu Podcast
Description: urpekoBONBARDA #052Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamabigarren saio honetan, agur esango diogu 2021 luze eta ilunari, eta Urpeko Bonbardak urtea betetzen duenez, aurten aurkeztu ditugun taldeetako musikariekin izandako solasaldien txatalez osatu dugu saioa, laburpen modura. Hogeita batgarren saioan AMAK trikitilari laukotea aurkeztu zigun Amaia Orejak; hamabigarrenean Eneritz Furyak bakarlariarekin solastu ginen "Emadan" ezagutzeko asmoz; eta hogeita laugarrenean "Aho Uhal" bigarren lan luzeari buruz hitz egin zigun Olatz Salvador kantariak.Hamabostgarren saioan, Gaizka Salazar, Gatibuko bateria jolearekin, Erabatera superbandari buruz egin genuen berba, aurten "Izpi Galdua" EP-a argitaratu baitute, jada talde izaera lortuta. Eta berrogeita seigarrenean, Agus Garmendia gitarra joleak Kilimak, dantzarako runba erritmoak jorratzen dituen taldea.Gurean egindako jazz musika izan genuen hizpide hamazortzigarren saioan, eta hiru emakumek egindako disko bana ezagutu genituen: Irati Bilbao kantariaren "Begin" estreinako lana; Haizea Martiartu saxofoi jolearen "Folketik jazzera ensemble", euskal doinu ezagun batzuk moldatzen dituena -biak ala biak Errabal etxean plazaratuak-; eta Ainara Ortega kantariaren "Onin", umore finez osatua.Seigarren saioan Mikel Makala eta Lidia Insausti izan genituen gonbidatu, soul doinuak euskaraz lantzen dituen Arima Soul egitasmo berria aurkezteko. Eta bederatzigarren saioan Ibil Bedi nafarren "Beltxarga beltza" ezagutu genuen, Ibai Osinaga taldekidearen ahotsean. ★ Support this podcast on Patreon ★
Explicit: No
#080 - Dantza berreskuratuta (Adarretatik 2022)
Release Date: 07/14/2022
Authors: Zuzeu Podcast
Description: urpekoBONBARDA #080Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeigarren saioan, bost urtetan nortasun propioa erakutsi duen Zarauzko ADARRETATIK jaialdiari so jarri gara, ohiko pop-rock doinuez haratago, dantzarako proposamena egiten duena, emakumeen eta euskal artisten partaidetza bermatuz. Bosgarrena duen aurtengo edizioan, jaialdiak iazko eskaintza bikoiztu eta zortzi proposamen dakartza uztailaren 15etik 17ra bitarte. Horietatik zazpi entzun ditugu ohi baino laburxeagoa den Urpeko Bonbarda honetan. Austrian jaio eta Kanariar Uharteetan hezitako Hannah bizizalearen pop atsegina entzunez hasi gara, neskatoa Zarautzen bizi baita egun. Eta Birkit egitasmoarekin jarraitu, Birkite Alonsok "Inertzia" azken diskoa lantzeko osatu duen laukotean bi zarauztar daude-eta. Pop eta rock doinuekin girotu ostean, dantzara jo dugu soul eta funk hirukote indartsu baten eskutik. Hasteko, Fundación Tony Manero, 25 urte eta zortzi lan luzeko ibilbideari bukaera ematear den bederatzikote katalana; Zarautzen izango dira El Último Baile birarekin. Arima Soul taldeak etxean joko du, partaideen artean baititu festibalaren gidari Mikel Makala eta hau bezala Zarautzen bizi den Lidia Insausti kantaria -Urpeko Bonbarda #006 saioan elkarrizketatu genituen-. Eta bukatzeko, The Excitements taldearen kantari ezagutu genuen Koko-Jean Davis, jatorri afrikarra duen kantariaren egitasmo berria: Koko-Jean & The Tonics, Bartzelonatik datorren laukotea.Bukatzeko, beste EHko bi talde, biak ala biak jazzera lerratuak, oso modu ezberdinean bada ere. Batetik Broken Brothers Brass Band iruñear fanfarrea, New Orleanseko moldea dakarrena aurtengo "Katebegia" diskoan -Broken Sisters kantariekin batera izango dira festibalean-. Eta bestetik, bartzelonaratutako Juan de Diego tronpeta jole bizkaitarraren azken egitasmoa. Gorka Iraundegi (organoan) eta Borja Barrueta (baterian) lagun dituela, Juan de Diego Trio triok "Grebalariak" jazz disko dotorea plazaratu du aurten. ★ Support this podcast on Patreon ★
Explicit: No