#054 - Jazzean iaz (2021, andrazkoek joa) episode artwork

EPISODE · Jan 12, 2022 · 1H

#054 - Jazzean iaz (2021, andrazkoek joa)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #054Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamalaugarren saio honetan, 2021ean plazaratu diren jazz disko nabarmenduenetako batzuk ezagutu ditugu, han eta hemenka argitaratu diren zerrendetatik aukeratuak, guzti-guztiak emakumeek onduak eta debut lanak asko eta asko.Jazz klasikotik esperimentalerako bidean, Veronica Swift eta Gretchen Parlato kantari estatubatuarrekin abiatu dugu saioa, eta beraien azken lanak aurkeztu: “This Bitter Earth” eta "Flor". XXI. mendeko ahots gazte goraipatuenetako bat da Jazzmeia Horn kantariarena ere, lan berriarekin aurrerapauso bat eman eta Her Noble Force big-band-a lagun datorrena.Alzheimerra jota dagoen Tony Bennett eta Lady Gaga sonatuek plazaratu duen bigarren dueto lanetik ere entzungo dugu lagin bat; eta beste horrenbeste egingo dugu Sara Serpa eta Emmanuel Iduma bikotearen lanarekin ere; lisboar kantaria da lehena, eta nigeriar idazlea bigarrena.Eskarmentu handiko Esperanza Spalding baxu jolearen lan berria eta Brandee Younger arpa jole gaztea ere izan ditugu mintzagai, estatubatuarrekin bukatzeko.Amanda Tosoff piano jole kanadarrak “Somewhere Different” du azken lana; Patricia Brennan mexikar marinba eta bibrafonista dugu, eta“Maquishti” du debut lana; eta Jihye Lee hego-korear konposatzaileak orkestra handi bat zuzendu du “Daring Mind” diskoan.Gainontzeko musikari guztiak europarrak dira, britainiar jazz zirkuituko kideak gehienbat: Emma-Jean Thackray ingeles tronpeta jole harrigarria, Ruth Goller italiar baxu jolea eta Nala Sinephro belgiar arpa jole gazte-gaztea. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamalaugarren saioan, iazko lan nabarmenetako batzuk ezagutzen darraigu, honakoan 2021ean emakumeek egindako jazz diskoak. Eta entzun ditugu: VERONICA SWIFT / GRETCHEN PARLATO / TONY BENNETT & LADY GAGA / JIHYE LEE ORCHESTRA / AMANDA TOSOFF / BRANDEE YOUNGER / ESPERANZA SPALDING / JAZZMEIA HORN & HER NOBLE FORCE / EMMA-JEAN THACKRAY / RUTH GOLLER / NALA SINEPHRO / SARA SERPA & EMMANUEL IDUMA / PATRICIA BRENNAN.

NOW PLAYING

#054 - Jazzean iaz (2021, andrazkoek joa)

0:00 1:00:46

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 1 hour and 0 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on January 12, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #054Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamalaugarren saio honetan, 2021ean plazaratu diren jazz disko nabarmenduenetako batzuk ezagutu ditugu, han eta hemenka argitaratu...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!