#056 - Elkano Browning Cream (Berria, zaharra & mailegatua IX) episode artwork

EPISODE · Jan 27, 2022 · 58 MIN

#056 - Elkano Browning Cream (Berria, zaharra & mailegatua IX)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #056Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamaseigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun formatua erabili dugu bederatzigarrenez, eta Mikel Azpiroz donostiar piano jolearekin solastu gara, Elkano Browning Cream hirukoteak disko berria plazaratu duela-eta.Hamabost urte bete ditu jada Mikel Azpirozek hasieran Matt Hardingekin eta orain Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarra jole britainiarrarekin eta Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrarekin eratutako egitasmoak,  Elkano Browning Cream taldeak, eta seigarren lana dute argitaratu berria den “Eup!”. Berau aurkeztu digu Azpirozek, eta piano jole gisa daraman ibilbideari buruz ere galdetu diogu, iaz plazaratu zuen bakarkako hirugarren diskoa aitzakia hartuta, “Islak” iradokitzailea.Gainontzean, beste hiru lan ezagutzeko ere probestu dugu lan argitaratu berriei eskainitako atala: FKA Twigs-ek The Weeknd-en laguntzarekin emandako “Tears in the Club” singlea, Elvis Costello aspaldiko lagunaren “The Bo Named If” lp-a, eta eratu berria den Keia laukotearen “Ez zara zu”, otsailean plazaratzekoak ei diren debut lanaren aurrerapen kantua.Aspaldiko musika berreskuratzeko atalean, The Ronettes hirukoteko buru Ronnie Spector zendu berria omendu gura izan dugu bere kanturik entzutetsuenarekin, “Be my Baby” –#005 Bonbarda eskaini genion haren senar eta tratu txarren emaile Phil Spector zenari-; eta batez ere, Markos Zapiainek bere blogean eskegitako idatzia irakurrita. Eta gainera, orain gutxi 80 urte bete dituen Benito Lertxundizoriondu dugu, “Baldorba” kantuarekin. Hauxe da, hain zuzen ere, gaurkoan moldatutako kantua,  Urbeltzen hitzekin Orioko bardoak ondu zuen kantuaren bertsio bat egin baitu Leire Villanuevak, Iseokantari iruindarrak, herriminez osatu duen “Etxean” Ep-an. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamaseigarren saioan, Berria, Zaharra eta Mailegatua formatua berreskuratu dugu. Eta entzun ditugu: MIKEL AZPIROZ (elkarrizketa) / ELKANO BROWNING CREAM / FKA TWIGS / ELVIS COSTELLO / KEIA / THE RONETTES / BENITO LERTXUNDI + ISEO "Baldorba".

NOW PLAYING

#056 - Elkano Browning Cream (Berria, zaharra & mailegatua IX)

0:00 58:47

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 58 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on January 27, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #056Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamaseigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!