#057 - Mende erdi atzera (1972ko uzta) episode artwork

EPISODE · Feb 3, 2022 · 54 MIN

#057 - Mende erdi atzera (1972ko uzta)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #057Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamazazpigarren saioan, atzera begirakoa egingo dugu beste behin, eta orain mende erdiko lan gogoangarri batzuk aurkeztu, 1972ko uzta bikaina ahotan hartuta.70eko hamarkadan soul eszenan ahots propioa agertu zuen Bill Whiterskantariarekin abiatu dugu saioa, eta sonoritatez hurbil zuen William S. Fisherteklatu jolearekin jarraitu, honek Herri Gogoa zigilutik jaso zuen mandatu bitxiarengan arreta jarrita: Euskal doinu tradizional batzuk molde sikodelikoan aurkeztu zituen, funk erritmoan -Elkar etxeak biniloan berrargitaratu duen “Akelarre sorta”-z mintzo gara-.Soinu gogorragoetan eman zuen Black Sabbath laukoteak “Vol. 4” diskoa 1972an, eta The Allman Brothers Bandseikoteak “Eat a Peach”, Duane Allman zendu osteko lehena.Orain mende erdi plazaratutako diskoan artetik bi nabarmentzen dira gehien: Neil Youngzaharraren “Harvest” batetik, eta David Bowie gogoratuaren “Ziggy Stardust” bestetik, harribitxiak biak ala biak.60ko hamarkadan Garfunkelekin batera ezagutu genuen Paul Simon gitarra joleak bakarkako bigarren lan luzea plazaratu zuen 1972an, eta Cecilia kantari espainiarrak bere debut lan homonimoa. Gainontzeko hiru lanak Ingalaterratik datoz: Elton John izarraren “Honky Chateau”, Nick Drake madarikatuaren “Pink Moon”, eta Brasilgo diktadura militarretik ihesi zebilen Caetano Veloso itzaltsuaren “Transa” -portugesez ez ezik, ingelesez ere kantatua!-.Falta diren guztietatik, bateren bat akordatuko da 1972koak direla Big Star-en debuta, Estitxuren bilduma edo Lou Reeden “Transformer” ere, gutxi batzuk aipatzearren; baina zaudete lasai, zaudete, bigarren atal bat ere izango dugu-eta. ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Feb 3, 2022

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamazazpigarren saioan, orain mende erdi plazaratu ziren diskoengan jarri dugu arreta, 1972a urte bikaina izan baitzen musikagintzan. Eta entzun ditugu: BILL WITHERS / WILLIAM S. FISHER / BLACK SABBATH / THE ALLMAN BROTHERS BAND / CAETANO VELOSO / DAVID BOWIE / ELTON JOHN / PAUL SIMON / CECILIA / NICK DRAKE / NEIL YOUNG.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

#057 - Mende erdi atzera (1972ko uzta)

0:00 54:55

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 54 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on February 3, 2022.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!