#059 - Keia (Berria, zaharra & mailegatua X) episode artwork

EPISODE · Feb 18, 2022 · 58 MIN

#059 - Keia (Berria, zaharra & mailegatua X)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #059Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hemeretzigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun formatua erabili dugu hamargarrenez, eta Ane Arruti kantari zarauztarrarekin egin dugu berba, Keia laukote eratu berriak “Erregaia” estreineko diskoa plazaratu duela-eta.Lan berriak aurkeztuz abiatu dugu saioa, musikagintzan hiru hamarkada daramatzatela eta aurten bilduma bana argitaratu duten bi talde handiren kantutxo bana entzunda, The Divine Comedy irlandarra bata, Piztiak ondarrutarra bestea. Berrikuntzekin bukatzeko, Big Thieftaldearen “Dragon New Warm Mountain I Believe in You” bosgarren lan luzeko kantu eder bat ere entzun dugu.Atzera begirakoa Fela Kuti erraldoiari eskaini diogu, eta “Zombie” entzun, afrobeat-aren sortzailearen kanturik ezagunenetako bat. 1977ko otsailaren 18an, gaur 45 urte, Nigeriako ejerzitoak Kalakuta Republic erasotu zuen, Fela Kutiren komuna edo kooperatiba, eta oldarraldian musikariaren ama hil zuten. Erantzun gisa ondu zuen Kutik “Zombie”, militarrak iraintzeko.Saioa bukatzeko, Skabidean taldearen “Hiri zahar eta zikina” kantu instrumentala entzun dugu, plazaratu berri duten lan homonimoa irekitzen duena. Nafarrek The Pogues taldearen kantua moldatu dute, baina jatorrizkoa Ewan McColl komunista ingelesarak ondua da. Gerora The Dublinersek eman zuen ezagutzera, eta klasiko bihurtua, beste askok ere jo izan du, Rod Stewardek, berbarako. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hemeretzigarren saioan, Berria, Zaharra eta Mailegatua formatua erabili dugu hamargarrenez, Keia taldeko Ane Arruti elkarrizketatuz. Eta entzun ditugu: KEIA / THE DIVINE COMEDY / PIZTIAK / BIG THIEF / FELA KUTI / SKABIDEAN + EWAN MCCOLL ("Hiri zahar zikina" / "Dirty Old Town").

NOW PLAYING

#059 - Keia (Berria, zaharra & mailegatua X)

0:00 58:27

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 58 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on February 18, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #059Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hemeretzigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!