#062 - 50 urte (1972ko uzta) episode artwork

EPISODE · Mar 11, 2022 · 58 MIN

#062 - 50 urte (1972ko uzta)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #062Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita bigarren saio honetan, atzera begirakoa egingo dugu beste behin, eta orain mende erdiko lan gogoangarri batzuk aurkeztu, 1972ko uzta bikaina ahotan hartuta.Rock & Roll hirukote bikainarekin abiatu dugu saioa, oso maite ditugun Big Star taldearen debut lana, The Rolling Stones boskotearen harribitxi “Exile on Main St.” eta Deep Purple taldearen “Machine Head” aurkeztuta, azken hau rockaren historiako riff ezagunena gordetzen duena.Folk doinuetara lerratuta, Jackson Browne kaliforniarraren izen bereko lehen diskoa aurkeztu dugu, eta Stealers Wheel bikote eskoziar ez oso ezagunen “Stuck in the Middle With You” izugarri ezaguna. Baita saioko euskal musikari bakarraren “Udaberria” kantua ere, Estitxu bakarlariak 1972ko bilduman emana, hiruzpalau Ep argitaratu eta gero. Estibaliz Robles-Arangiz, Beskoitzeko Urretxindorrarekin batera, Nina Simone handia dugu, tamalez, gaurko zerrendako emakume bakarra. Eta azken honek bezala, pianoarekin lagundu du “Satellite of Love” Lou Reed zaharrak, “Transformer”maisulanetik hautatu diogun kantua.Barrabas espainiar taldeak AEBetan ere arrakasta erdietsi zuen 1970ean, perkusio latinoak eta funka rock sinfonikoarekin nahastuta, Santana, Osibisa eta besteri jarraiki.Bukatzeko, soul musikaren izen handi bi. Al Green bata, “Let´s Stay Together” maitasun kanta ezaguna abestu zuena izen bereko diskoan, gerora Tarantinok “Pulp Fiction” filmaren soinu bandan gehitua; eta Stevie Wonder bestea, nerabezarotik Motown zigiluarentzako arrakastak idazteaz nekatu eta soinu propioa bilatzeari ekin ziona “Talking Book” plazaratuta, 22 urte baino ez zituela. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamazazpigarren saioan, orain mende erdi plazaratu ziren diskoengan jarri dugu berriro arreta bigarrenez, 1972a urte bikaina izan baitzen musikagintzan. Eta entzun ditugu: BIG STAR / THE ROLLING STONES / DEEP PURPLE / STEALERS WHEEL / JACKSON BROWNE / ESTITXU / BARRABAS / ESTEVIE WONDER / AL GREEN / LOU REED / NINA SIMONE.

NOW PLAYING

#062 - 50 urte (1972ko uzta)

0:00 58:43

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 58 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on March 11, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #062Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita bigarren saio honetan, atzera begirakoa egingo dugu beste behin, eta orain mende erdiko lan gogoangarri batzuk aurkeztu, 1972ko uzta...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!