EPISODE · Mar 18, 2022 · 57 MIN
#063 - Errusiari lilura (El Periódico)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #063Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hirugarren saioan, eta mundua Ukrainara begira dagoen honetan, gerrazaleak musikaz borrokatu nahi ditugu berriro, honakoan Errusiari lilura agertu dioten mendebaldeko musikarien bitartez. Protopunk eta post punk doinuekin abiatu dugu saioa, Ramones taldearen "Rocket to Russia" laneko kantu batekin, zein Movida Madrileñako bi talderen banarekin: Polanski y el Ardor taldearen "Ataque preventivo de la URSS" eta Alaska Y Dinarama taldearen "Mujeres Rusas". Atal honetako euskal ordezkari, Gora Gora Kids taldeak Yuri Gagarin kosmonautari egindako omenaldia ere entzun dugu.Eurovision lehiaketan parte hartzeko sortu zen Dschinghis Khan taldeak Errusiako hiriburuari eskainitako kantua ere entzun dugu, "Moskau", eta izen bereko beste bat, alemanieraz kantatua hau ere, Rammstein talde industrialak. Metalarekin jarraituz, Sabaton suediar talde gerrazalearen "Panzerkampf" kantua izan dugu entzungai bukaera aldera, Kursteko borroketan naziak geldiarazi zituztela-eta, Armada Gorriari kantari.Berlingo Harresia erausi berritan Pet Shop Boys taldeak ondutako "My October Symphony" eta Police desegin berritan Sting musikariak bakarlari gisa plazaratu zuen "Russians", orain berreskuratu berri duena, horra entzun ditugun beste bi kantu, Herrialde Sobietarretan jo zuen mendebaldeko lehen musika izarretakoa izan zen Billy Joel kantariaren "Leningrad" kantuarekin batera.Eta bukatzeko, "A Rússia", Mallorkako Antonia Font taldeak katalanez emana; Franco Battiato zenaren "Prospettiva Nevski", Sant Petersburgoko etorbiderik loriatuena omentzen duena italieraz; eta Oskorri taldearen "Kattalin", izatez "Kalinka" errusiar doinu ezagunaren irakurketa.* Honako zerrenda, kasik bere osotasunean, Jordi Bianciotto kazetariak eman digu El Periódico egunkariko "10 canciones que reflejan la fascinación occidental por Rusia" sarreran; guk hiru gehitu dizkiogu, osatze aldera. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita hirugarren saioan, ERRUSIARI lilura agertu izan dioten mendebaldeko taldeen kantuak izango ditugu nagusi. Eta entzungo ditugu: RAMONES / POLANSKI Y EL ARDOR / ALASKA Y DINARAMA / GORA GORA KIDS / DSCHINGHIS KHAN / PET SHOP BOYS / STING / BILLY JOEL / ANTÓNIA FONT / FRANCO BATTIATO / OSKORRI / SABATON / RAMMSTEIN.
NOW PLAYING
#063 - Errusiari lilura (El Periódico)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.