EPISODE · Mar 24, 2022 · 59 MIN
#064 - Beste bira bat (herri musikak)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #064Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita laugarren saioan, eta tarteka egin ohi dugunez, hara eta hona ibili gara herri musikak lagun. Munduari bira soniko berri bat eman diogu, akaso batzuentzako entzuten gogor samarra bezain aberasgarria izan daitekeen saioan.David Krakauer klarinete jolearen klezmer musikarekin hasi dugu bidaia, eta Afrikan izan gara gero. Mbalax musika jorratzen duen Omar Pene kantariarekin Senegalen, eta aspaldiko erritmoak berreskuratzen Ghanan, 70 eta 80ko hamarkadetan funk musika plazaratu baitzuen bertan Essiebons zigiluak; Ernest Honny musikariarena, berbarako.Kontinente batetik besterako bidean, bi euskal talde ere entzun ditugu: bigarren lan luzea aurkeztu berri duen Baizera!nafarrak, batetik; eta Aita Mari erreskate ontziaren alde kantatu duen Korrontzi bizkaitar taldea, bestetik.Ahotsari presentzia berezia emanez heldu zaigu Puuluup bikote estoniarra; baita jatorriz Iranen jaioa den Mamak Khadem ere. Eta ekialdeko aireak ekarri dizkigute Anatoliako doinuen maitale Rusan Filiztek saz jole kurduarrak zein tsugaru shamisen, hiru sokako folk musika tresna japoniarra jotzea ezaugarri duen Mitsune hirukoteak ere.Bukatzeko, eskarmentu handiko bi emakumerengana jo dugu behin itsasoa gurutzatu eta Amerikara helduta. Brasilen Juçara Marçal entzun dugu kantuan; eta Perun, sasoi betean den Susana Baca erraldoia. Ibilia Small Island Big Songegitasmoak eman digu, Indiko eta Pazifikoko irletako musikak ezagutzera ematen diharduenak.Gaur entzun ditugun lanetako asko Transglobal World Music Chart zerrendari esker ezagutu ditu ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita laugarren saioan, munduari buelta berri bat eman diogu, urtaro bakoitzeko egin ohi dugunez, 2021 hondarreko eta 2022 hasierako herri musika diskorik bikainenetako batzuekin. Eta entzun ditugu: DAVID KRAKAUER & KATHLEEN TAGG / OMAR PENE / ERNEST HONNY (Essiebons Special 1973 GHANA) / BAIZERA! / PUULUUP / MAMAK KHADEM / MITSUNE / RUSAN FILIZTEK / KORRONTZI / JUÇARA MARÇCAL / SUSANA BACA / SMALL ISLAND BIG SONG.
NOW PLAYING
#064 - Beste bira bat (herri musikak)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.