#065 - Rafael Berrio zenari (zendu eta bi urtera) episode artwork

EPISODE · Mar 31, 2022 · 57 MIN

#065 - Rafael Berrio zenari (zendu eta bi urtera)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #065Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita bosgarren saioan, musika zaleen artean oso estimatua izan arren, oraindik behar bezain sonarik ez duela begitantzen zaigun musikari bat omendu izan gura dugu, Rafael Berrio donostiarra, atzo martxoak 31 bi urte bete baitziren zendu zela.XX. mendean, eta Donostia Sound txartela sortzear zela, bizpahiru taldetako kide izan genuen Rafael Berrio 80ko hamarkadatik aurrera, UHF, Amor a Traición eta Deriva; bakoitzetik kantu bana entzungo dugu, “No pienso bajar más al centro” zirikatzailea tarteko. Kantuegile aparta zen Berrio, eta hitzetan nabarmendu zen. Idatzi zituen batzuk beste artista batzuentzako ere, Mikel Erentxun edo La Oreja de Van Gogh taldearentzako, 1998ko“Dile al Sol” debut lanerako, berbarako. Azken hauentzako ondu zuen “Qué puedo pedir”entzun dugu saioan. Baita Leon Benavente taldeak “Niño Futuro”, Berrioren azken lanari izena ematen dion kantuari egindako berrirakurketa ere.Kantuez aparte, Joserra Senperena maisuak lagunmina zuenari hil berritan idatzi zizkion hitz ederrak ere entzun ditugu, “Biolin gehiago, biolin gehiago!”, GARA egunkarian argitaratu zituenak -azpitik Tontxu Ipiña eta lagunen “Simulacro” a capella dugula-.Milurteko berrian bakarkako ibilbidea abiatu zuen Rafael Berriok, ordura arteko arrakastatsuena. Lau lan plazaratu zituen guztira. 2010eko “1971” eta honen segida dugun “Diarios” 2013koa; Joserra Senperenaren orkestra konponketek jantzitako lan bikainak; eta pultsioz rockera lerraturik diren “Paradoja” eta “Niño Futuro”, Berriok ondorengo belaunaldiko musikari nabarmenduenetako batzuekin emanak (Rafa Rueda, Lutxo Neira, Felix Buff, Elena Setien, Joseba Irazoki, Paul San Martin, Joseba B. Lenoir…). Hauetako bakoitzetik ere kantu bana entzungo dugu, jakina.* Honako saioa, Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltza magazinerako gaur aipagai dugun artista zendu berritan egin genuen Urpeko Bonbardaren moldaketa dugu. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita bostgarren saioan, RAFAEL BERRIO donostiar musikari erraldoiari gorazarre egin diogu, 2020ko martxoaren 31n zendu baitzen. Eta entzun ditugu: UHF / AMOR A TRAICIÓN / DERIVA / LA OREJA DE VAN GOGH / Joserra Senperena (Biolin gehiago) / RAFAEL BERRIO / LEON BENAVENTE.

NOW PLAYING

#065 - Rafael Berrio zenari (zendu eta bi urtera)

0:00 57:44

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 57 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on March 31, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #065Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita bosgarren saioan, musika zaleen artean oso estimatua izan arren, oraindik behar bezain sonarik ez duela begitantzen zaigun musikari...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!