#066 - Txerrenak (arrabita jotzen du) episode artwork

EPISODE · Apr 7, 2022 · 1H 6M

#066 - Txerrenak (arrabita jotzen du)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #066Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita seigarren saioan, deabruaren zenbakiaren bi herenera heldu garela-eta, demonioa izan dugu hizpide.Gaizkiaren jaun nagusiak harreman estua bide du musikarekin, moralaren zaindariek herrialde askotan lotu baitute deabrua orain blues eta gero tritiki doinuekin, dantza eta gorputzaren gozamenarekin. Saioa arima txerrenari saldu zion Robert Johnson bluesmanarekin abiatu dugu, eta sataniko izengoitia aurki eskuratu zuten The Rolling Stonestaldearen "Symphaty for the Devil" ere entzun dugu, jakina."Chase the Devil", reggae musikaren klasikoa entzun dugu Max Romeo maisuaren ahotsean, eta gaurko saiorako abiapuntua eman zigun "The Number of the Beast", Iron Maiden taldearena.Kolonbian ospatzen den deabruaren inauteria ezagutu dugu Joxe Ripiau hirukotearekin, eta teilatuetan zelatan ibili gara M-ak taldearekin. Euskal taldeekin jarraituta, infernuko hauspoa jotzen duen Huntza taldearen "Deabruak gara"ere entzun dugu.Rock musika deabruarekin sarri lotu izan den arren, txerrenak debekatutakoaren erakarpena baino ez du irudikatzen rock musikan, asperduraz haragoko bizitza zirraragarriago baten nahia, modu erromantiko batean.Saioa bukatzeko, Band of Skulls hirukotearen "Deabruak bereak zaintzen ditu" ere entzun dugu, Beck kaliforniarraren"Odelay" maisulaneko kantu bat eta Andre Williams piztitzarra, El Diablo aipatzen. Baita Tremenda Jauria eta lagunen "Akelarre" ere, oholtza gainean emakumeentzako tokia aldarrikatzen duena, eta Rosalia itzaltsuaren "Motomami" goraipatutik jaso dugun "DIABLO".Saioari bukaera Jacques Brel belgiarrarekin eman diogu, zeinak "Le Diable ça va” kantuan dioen:"... gizonak eroen pare dibertitzen dira, gudaren jolas arriskutsuan”. ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Apr 7, 2022

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita seigarren saioan, TXERRENARI eskaini diogu saioa, 66garrena. Eta entzun ditugu: ROBERT JOHNSON / JOXE RIPIAU / MAX ROMEO / THE ROLLING STONES / M-AK / IRON MAIDEN / BAND OF SKULLS / HUNTZA / ROSALIA / TREMENDA JAURÍA / BECK / ANDRE WILLIAMS / JACQUES BREL.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

#066 - Txerrenak (arrabita jotzen du)

0:00 1:06:06

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 1 hour and 6 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on April 7, 2022.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!