#067 - Kaskamotzak (Carles Viñas) episode artwork

EPISODE · Apr 15, 2022 · 59 MIN

#067 - Kaskamotzak (Carles Viñas)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #067Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita zazpigarren saioan, ska, rocksteady, oi! eta punk musikak izan ditugu entzungai, El Diario.es hedabideak Carles Viñasen “Skinheads” saiakerari eskaini dion erreportajea ardatz hartuta.Millie Small kantariak ireki du saioa, 1964ko “My Boy Lollipop” bikainarekin, eta Ian Dury & the Blockheads taldearen “Dance Little Rude Boy” kantuak itxi, Dury zendu ostean plazaratua, 2002an. Mende erdiko tartea dago bi kantuen artean.Jamaikar etorkinek Britainia Handian ezagutarazi zuten ska doinuekin jarraitu dugu, Desmond Dekker eta Laurel Aitken izarren kantu banarekin. Baita Symarip taldearen klasiko bat ere, “Skinhead Moonstomp”, estiloaren dantza pauso ezagunenaz mintzo dena.Ska hiperbitaminikoa jo eta 2-Toneko britainiar talde sorta ugari bat izan dugu gero entzungai, The Beat eta The Selecter zein oso ezagunak diren Madness eta The Specials. Baita Euskal Herriko makina bat plazatako erromerietan jotako Trabuko ere, Bad Manners taldearen kantarik ezagunena berrirakurri, “Lip Up Fatty”, eta “Ska-Reggae” bihurtu baitzuten.Bukatzeko, skinheads mugimendua politizatu zeneko garaia hartu dugu gogoan, punk eta oi! taldeak entzunda. Beraien kontzertuetako bortxaz nazkatuta taldea desegin zuten Sham 69 aurrena; arrazakeriaren kontrako SHARP mugimendu antifaxistako kide The Oppressed, eta RAC antikomunistetako Skrewdriver ultraeskuindarrak gero, Ian Stuart naziak gidatutakoa.Milurteko berriarekin batera, Euskal Herriko oi! mugimenduak izan zuen kalapita nagusienetako batez ere oroitu gara, eta Des-Kontrol taldeak 2008an plazaratu zuen “Hipokrisiaren eta faxismoaren aurka”kantua ere entzun dugu. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita zazpigarren saioan, ska, rocksteady, oi! eta punk musikak izan ditugu entzungai, El Diario.es hedabideak Carles Viñasen "Skinheads" saiakerari eskaini dion erreportajea ardatz. Eta entzun ditugu: MILLIE SMALL / DESMOND DEKKER / LAUREL AITKEN / SYMARIP / THE BEAT / THE SELECTER / TRABUKO / SHAM 69 / THE SPECIALS / THE OPPRESSED / SKREWDRIVER / DES-KONTROL / MADNESS / YAN DURY & THE BLOCKHEADS.

NOW PLAYING

#067 - Kaskamotzak (Carles Viñas)

0:00 59:56

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on April 15, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #067Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita zazpigarren saioan, ska, rocksteady, oi! eta punk musikak izan ditugu entzungai, El Diario.es hedabideak Carles Viñasen “Skinheads”...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!