Skip to content
#068 - Irakurtzen dut (Liburu Eguna) episode artwork

Apr 21, 2022 54 min

#068 - Irakurtzen dut (Liburu Eguna)

from Urpeko Bonbarda Hosted by Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #068 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita zortzigarren saioan, apirilaren 23an Liburu Eguna ospatzen dela-eta, San Jordi egunez, horixe dugu asteon gaia, literatura eta musika uztarri berean izan baitira sarri. Saioa desamodio kantu gozo batekin hasi dugu, Nick Lowe jaunaren "I Read a Lot", eta mesanotxean pilatzen ditugun liburuak gogoan, irakurri gabeko liburuengatik Lambchop taldearen "The Book I Haven´t Read" kantuarekin itxi. Tartean, Carson McCullers idazlearen ahotsa ere entzun dugu, Jarvis Cocker Pulp taldeko gidariaren bakarkako debut lanetik. Lauaxeta zenaren mendeurreneko "Ehungarrenean hamaika" diskotik, Xabi Strubell entzun dugu, eta "Linguae Vasconum primitiae" kantuan Jabier Muguruza eta Etxepareren arteko solasa. David Byrne musikaria liburutegien maitale dela-eta, Talking Head bere taldearen kantu bat entzun dugu, eta liburuekin zerikusirik ez duen arren, Calle 13 karibearren beste bat, Renek kantatzen dituen esaldi batzuk direla-eta. Gainontzean, Txuma Murugarren bakarlariak eta Deabruak Teilatuetan taldearen kantu bana, azken hauena Otamendiren poema bat musikatuta; eta Ruper Ordorika zein Anari bakarlariaren bertsio bana. Azken honek Bob Dylan, Literatura Nobel Sariari egina bata, "Iparraldeko neska", eta Balerdi Balerdik Peio Lizarralderen hitzekin ondu zuen "Non duzu zauria" bestea, Ordorikaren azukre koxkorretako bat. * Gaurko saioa, orain bi urte eta itxialdian ginela, Ispilu Beltza magazinerako osatu genuen Urpeko Bonbarda saioaren moldaketa dugu. ★ Support this podcast on Patreon ★

Episode details come from the podcast's RSS feed.

Embed this episode

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita zortzigarren saioan, aurki ospatuko den Liburu Eguna izan dugu mintzagai. Eta entzun ditugu: NICK LOWE / JARVIS COCKER / XABI STRUBELL / JABIER MUGURUZA / TALKING HEADS / TXUMA MURUGARREN / DEABRUAK TEILATUETAN / CALLE 13 / RUPER ORDORIKA / ANARI / LAMBCHOP.

Ready to play

#068 - Irakurtzen dut (Liburu Eguna)

0:00 54:09

No transcript yet.

Requests help us decide what to transcribe next.

Frequently asked questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 54 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on April 21, 2022.

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.