#073 - Kanta idazlearena (Berria) episode artwork

EPISODE · May 25, 2022 · 58 MIN

#073 - Kanta idazlearena (Berria)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #073Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamahirugarren saioan, euskal musikariekin lan egiten duten kanta idazleei buruz Berria egunkariak argitaratutako erreportajeari, "Kantatuko diren hitzak sortzea", erreparatu diogu.Aitor Biainek Harkaitz Cano eta Itxaro Borda eskarmentu handiko idazleen iritziak jaso ditu aipatutako erreportajerako, biak ala biak kantuen hitz egile iaioak dira-eta. Lapurtarrari Oskorri taldearentzat aspaldi egindako "Ez zaitez joan oraindik" eta Thierry Biscary bakarlariaren azken lanerako egindako kantu bat entzun diogu; baita Mikel Errazkin zenak lagunekin batera eman zuen "Bidean aurkitu zintudan" diskorako idatzi zuenetako bat ere. Bere aldetik, gipuzkoarrari oraintsu Maite Larburu hernaniarraren azken lanerako, Sorkun oreretarraren 2015eko "Ziklomorphosia" diskorako, eta oso-osorik idatzi zuen Jexuxmai Lopetegi zarauztarraren "Itzal zaunka" egitasmoko kantu bana."Kantatuko diren hitzak sortzea" erreportajean Nahia Zubeldia eta Rafa Rueda musikarien iritziak ere jasotzen dira. Lehena Lumi bikoteko kidea da, eta Leire Lopezek idatzitako "Erromantikoarena" dute inoiz maileguan hartu dituzten hitzekin osatutako kantu bakarra, Zubeldiak nahiago baitu kantatzen dituen abestiak idatzi. Bigarrenak, musika ibilbidean aurrera egin ahala, gero eta gehiago jo du idazleen hitzen bila. "Kea" debut lanetik berak idatzitako "Bide erdian" entzun diogu Rafa Ruedari, eta "Rueda" azken diskotik "Zahartzeko modurik onena", mungiarrak Mari Luz Esteban poetaren hitzekin ondua.Joseba Sarrionandiaren hitzak dituen arren, akordura Mikel Laboa ekartzen digun "Lili bat" kantuarekin itxi dugu saioa.  ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita hamahirugarren saioan, podcast bihurtu dugu Aitor Biainen "Kantatuko diren hitzak sortzea" erreportajea (Berria). Eta entzun ditugu: Oskorri / Thierry Biscary / Mikel Errazkin (Itxaro Borda) / Maite Larburu / Sorkun / Jexuxmai Lopetegi (Harkaitz Cano) / Lumi / Rafa Rueda / Mikel Laboa.

NOW PLAYING

#073 - Kanta idazlearena (Berria)

0:00 58:46

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 58 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on May 25, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #073Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamahirugarren saioan, euskal musikariekin lan egiten duten kanta idazleei buruz Berria egunkariak argitaratutako erreportajeari,...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!