#074 - Joan etorriko bidaia (britainiar inbasioa) episode artwork

EPISODE · Jun 2, 2022 · 52 MIN

#074 - Joan etorriko bidaia (britainiar inbasioa)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #074Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamalaugarren saioan, Britainiarren Inbasioa izan dugu mintzagai. XX. mendeko 60.hamarkadan Erresuma Batuan sortutako rock musikak, The Beatles taldeak izandako arrakastak ateak zabalduta, AEBetan izan zuen zabaldundeari British Invasion esan izan zaio, “britainiarren inbasioa”, estatubatuar taldeen erantzuna ekarriko zuena hamarkada bereko bigarren erdialdean. Hoyesarte atarian, Pablo Carrerok jorratu du gaia, gaurkoan ardatz izango dugun “La Invasión Británica: un viaje de ida y vuelta” erreportajean. Britainiar rocka AEBetara heldu aitzin bertan entzuten zirenen ordezkari nagusiarekin abiatu dugu saioa, Elvis Presley jaunarekin; eta Don McLean musikariaren “American Pie” ere entzun dugu, Buddy Holly eta Richie Valens rock izarren heriotza eragin zuen hegazkin istripua hartzen baitu akorduan: “musika hil zen eguna”. The Beatles laukoteak AEBetan argitaratu zuen lehen singlea ere entzun dugu, “I Want to Hold Your Hand”, baita The Rolling Stones -1964ko ekainaren 5etik 20ra egin zuen lehen amerikar bira- zein The Kinks taldeen kantu bana ere. Azken hauei, 1965eko zuzenekoetan istiluak sortu zituztela-eta, lau urtez berriro AEBetan jotzea debekatu zieten!60ko hamarkadan rock britainiarrak ekarri zituen hiru talde nagusiez, gain,  Jimmy Page, Jeff Beck eta Eric Clapton gitarra jole izan zituen The Yardbirds taldearen “For Your Love”; Peter and Gordon bikotearen “A World Without Love” -Paul McCarney musikariak idatzitakoa-; Petula Clark pop izarraren “Downtown”; eta Dusty Springfield bakarlariaren “I Only Want to Be With You” ere entzun ditugu, mila aldiz berrirakurriak azken kantu biak. Eta britainiarren inbasioa joan-etorriko bidaia izan zela esan dugunez, hiru talde estatubatuar ere entzun ditugu, 60ko hamarkadaren erdialdera arrakasta erdietsitakoak hirurak ere: Roger McGuinn-en The Byrds folk rock taldea eta psikodeliaren bi ordezkari, Kaliforniako Jefferson Airplane eta Texaseko 13th Floor Elevators. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita hamalaugarren saioan, britainiar inbasioa izan dugu mintzagai, www.hoyesarte.com atarian Pablo Carrerok idatziriko erreportajea ardatz. Eta entzun ditugu: The Beatles / Elvis Presley / Don McLean / Peter and Gordon / Petula Clark / The Byrds / The Yardbirds / The Rolling Stones / Jefferson Airplane / 13th Floor Elevators / The Kinks / Dusty Springfield.

NOW PLAYING

#074 - Joan etorriko bidaia (britainiar inbasioa)

0:00 52:06

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 52 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on June 2, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #074Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamalaugarren saioan, Britainiarren Inbasioa izan dugu mintzagai. XX. mendeko 60.hamarkadan Erresuma Batuan sortutako rock musikak,...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!