EPISODE · Jul 1, 2022 · 1H
#078 - Oporretan (Munduari bira)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #078Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamazortzigarren saioan, oporretarako proposamena egin dugu munduko musikak entzunez, hiru hilabetero egin ohi dugunez. Honakoan Ines Osinaga kantariarekin abiatu dugu bidaia sonikoa. Gose taldeko kide izanak Mercedes Sosa folk kantari argentinarrak ezagun egindako "Todo cambia" eman du euskaraz, Julio Numhauserren kantua, Miren Amurizak egindako itzulpenari esker: "Dena aldatzen da".Iberiar penintsulan gaztelar talde bitxi bat ere ezagutu dugu, Toledoko Viguela. Iparraldera eginez eta Europatik atera gabe, finlandiar musika entzun dugu Maija Kauhanen kantele jolearen ahotsean. Eta kretar ahaireak Mediterraneo ekialdean, Stelios Petrakis Quartet taldearekin. Eta Eurasian, Iberi abesbatza georgiarra.Israeldarrak diren arren, Satellites taldeko kideek turkiar folk doinuak jorratzen dituzte, Anatoliar rock psikodelikoa, eta Australian jaioa den arren, Julian Belbachir perkusio joleak afrikar ipar-ekialdeko erritmoak. Yungchen Lhamo kantaria, bere aldetik tibetarra da eta bertako folk musika jorratzen du, egun AEBetan bizi bada ere.Afrikan, Mozambiken hasi dugu ibilbidea, portugesez kantatzen duen Amelia Muge bakarlariarekin. Zinbabwen Daniel Gonora itsuak gidatzen duen Gonora Sounds talde familiarra izan dugu zain, eta Malin berriz, egungo afrikar musikaren erregina, aurten "Timbuktu" plazaratu duen Oumou Sangare.Bukatzeko, Ameriketako bi talde ere entzun ditugu, hegoamerikarra bata eta iparramerikarra bestea. Junior y su Equipo Ekuadorreko taldea "Saturno 2000 - La rebajada de los sonideros: 1962-1983" bilduma harrigarriari esker -"sonideroak" mexikar dj-ak ziren, musika behar baino astiroago jartzen zutenak, dantzarako aproposagoak zirelakoan: "kunbia rebajada"-. Eta Quebec urrutikotik Le Vent du Nord taldea, orain bi hamarkadatik hona bertako folk musika berpiztu nahian dabilena. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita hamazortzigarren saioan, munduari buelta berri bat eman diogu, urtaro bakoitzeko egin ohi dugunez, eta udako oporraldian gaudela profitatuz. Eta entzun ditugu: INES OSINAGA / MAIJA KAUHANEN / SATELLITES / IBERI / YUNGCHEN LHAMO / JULIAN BELBACHIR / AMELIA MUGE / GONORA SOUNDS / JUNIOR Y SU EQUIPO / LE VENT DU NORD / STELIOS PETRAKIS QUARTET / VIGUELA.
NOW PLAYING
#078 - Oporretan (Munduari bira)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.