#080 - Dantza berreskuratuta (Adarretatik 2022) episode artwork

EPISODE · Jul 14, 2022 · 38 MIN

#080 - Dantza berreskuratuta (Adarretatik 2022)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #080Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeigarren saioan, bost urtetan nortasun propioa erakutsi duen Zarauzko ADARRETATIK jaialdiari so jarri gara, ohiko pop-rock doinuez haratago, dantzarako proposamena egiten duena, emakumeen eta euskal artisten partaidetza bermatuz. Bosgarrena duen aurtengo edizioan, jaialdiak iazko eskaintza bikoiztu eta zortzi proposamen dakartza uztailaren 15etik 17ra bitarte. Horietatik zazpi entzun ditugu ohi baino laburxeagoa den Urpeko Bonbarda honetan. Austrian jaio eta Kanariar Uharteetan hezitako Hannah bizizalearen pop atsegina entzunez hasi gara, neskatoa Zarautzen bizi baita egun. Eta Birkit egitasmoarekin jarraitu, Birkite Alonsok "Inertzia" azken diskoa lantzeko osatu duen laukotean bi zarauztar daude-eta. Pop eta rock doinuekin girotu ostean, dantzara jo dugu soul eta funk hirukote indartsu baten eskutik. Hasteko, Fundación Tony Manero, 25 urte eta zortzi lan luzeko ibilbideari bukaera ematear den bederatzikote katalana; Zarautzen izango dira El Último Baile birarekin. Arima Soul taldeak etxean joko du, partaideen artean baititu festibalaren gidari Mikel Makala eta hau bezala Zarautzen bizi den Lidia Insausti kantaria -Urpeko Bonbarda #006 saioan elkarrizketatu genituen-. Eta bukatzeko, The Excitements taldearen kantari ezagutu genuen Koko-Jean Davis, jatorri afrikarra duen kantariaren egitasmo berria: Koko-Jean & The Tonics, Bartzelonatik datorren laukotea.Bukatzeko, beste EHko bi talde, biak ala biak jazzera lerratuak, oso modu ezberdinean bada ere. Batetik Broken Brothers Brass Band iruñear fanfarrea, New Orleanseko moldea dakarrena aurtengo "Katebegia" diskoan -Broken Sisters kantariekin batera izango dira festibalean-. Eta bestetik, bartzelonaratutako Juan de Diego tronpeta jole bizkaitarraren azken egitasmoa. Gorka Iraundegi (organoan) eta Borja Barrueta (baterian) lagun dituela, Juan de Diego Trio triok "Grebalariak" jazz disko dotorea plazaratu du aurten. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Laurogeigarren saioan, Adarretatik jaialdiari begira jarri gara, bosgarrena duen edizio post pandemiko honetan dantza berreskuratu baitu Zarauzko festibalak. Eta entzun ditugu: HANNAH / BIRKIT / FUNDACIÓN TONY MANERO / ARIMA SOUL / KOKO-JEAN & THE TONICS / BROKEN BROTHERS BRASS BAND & BROKEN SISTERS / JUAN DE DIEGO TRIO.

NOW PLAYING

#080 - Dantza berreskuratuta (Adarretatik 2022)

0:00 38:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 38 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on July 14, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #080Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeigarren saioan, bost urtetan nortasun propioa erakutsi duen Zarauzko ADARRETATIK jaialdiari so jarri gara, ohiko pop-rock doinuez...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!