#084 - Izateari utzi (The Beatles "Let It Be") episode artwork

EPISODE · Aug 10, 2022 · 42 MIN

#084 - Izateari utzi (The Beatles "Let It Be")

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #084Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita laugarren saioan, Berria egunkariko Mikel Lizarralde kazetariak orain bi urte, "Let It Be" diskoak 50 urte betetzen zituela-eta, idatzi zuen "Izateari utzi zion momentua" ardatz hartuta, The Beatles taldearen bukaeraz mintzatu gara, tartean azken diskoko kantuak entzunez, beste artista batzuek egin dizkieten berrirakurketen bitartez.Saioa Liverpooleko laukotearen azken diskoa irekitzen duen "Two Of Us" entzunez abiatu dugu, The Beatles beraien ahotsean. Eta modu bertsuan itxi "I Me Mine" entzunez, aipatu albumean George Harrisonek idatzi zituen bietako bat.“Dig a Pony” AEBetako Annie Clark, St. Vincent artistaren ahotsean entzun dugu. Eta "Across the Universe", seguruenera "Let It Be" diskotik bertsio gehien izan dituen kantua -jo izan du Rufus Wainwrightek, Amaia nafarrak zein David Bowiek-, Fiona Apple itzaltsuarenean.“Let It Be”, albumari izenburua eman eta diskoko kanturik sonatuenak baditu makinan bat bertsio, guk Motown etxeko Bill Whiters kantariak egina hautatu dugu; "The Long and Winding Road" Aretha Franklin dirdiratsuak emana, eta "Get Back", hasiera batean diskoaren izenburua izatekoa zena, Ike & Tina Turner bikoteak kantatua, oraindik senar emazte zirela, grinantsu gainera.“I´ve Goot a Feeling” Pear Jam grunge talde erraldoiaren moldaketan entzun dugu, eta “One After 909” Barrence Whitfield & The Savages taldeak joa, edozein rockzale pizteko moduan.1970eko maiatzaren 8an plazaratua, "Let It Be" 12 kantuz osatzen da, eta horietako bederatzi entzun ditugu saioan. Entzuteke utzi ditugu Lennon McCartneyk ondutakoetatik bakarra, "Dig It", Harrisonek ondutako "For you Blue" eta "Maggie Mae" herrikoia.* Honako saio hau 2020ko maiatzaren 13an Ispilu Beltza magazinerako egindakoaren moldaketa dugu. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Laurogeita laugarren saioan, The Beatles taldearen bukaerari erreparatu eta "Let It Be" diskoko kantuak ezagutu ditugu, beste artista batzuen ahotsean. Eta entzun ditugu: ST. VINCENT / FIONA APPLE / ARETHA FRANKLIN / BILL WHITERS / IKE & TINA TURNER / BARRENCE WHITFIELD & THE SAVAGES / PEARL JAM / THE BEATLES.

NOW PLAYING

#084 - Izateari utzi (The Beatles "Let It Be")

0:00 42:27

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 42 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on August 10, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #084Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita laugarren saioan, Berria egunkariko Mikel Lizarralde kazetariak orain bi urte, "Let It Be" diskoak 50 urte betetzen zituela-eta,...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!