#092 - Meatzariaren alaba (Loretta Lynn) episode artwork

EPISODE · Oct 7, 2022 · 59 MIN

#092 - Meatzariaren alaba (Loretta Lynn)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #092Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita hamabigarren saioan, 2022ko urriaren 4an zendu den Loretta Lynn izan dugu mintzagai. Country musikaren erregina deitua, itzal handia zuen AEBetan, baina bere musika ezagutzen ez genuela-eta, Urpeko Bonbardan monografikoa osatu diogu, bere ibilbidea ezagutzeko asmoarekin. Meatzari txiroa zuen aita, eta etxola batean jaio zen Loretta Lynn, Kentuckyn (AEB). Nerabea zela hilabete aurretik ezagutu zuen mutiko batekin ezkondu zen, 15 urte baino ez zituela, eta senar mozkorti eta gonazalea hil zitzaion arte elkarrekin egon ziren 50 urtez. Hark oparitutako gitarra batekin hasi zen kantatzen, iragan mendeko 60ko hamarkadan sartzear zirela, eta sei hamarkadako ibilbidean 160 kantu inguru ondu eta 50 estudioko lan plazaratu zituen Loretta Lynnek. Sei haurrez erditu zen, eta 20 biloba inguru ei zituen Teeneeseeko etxaldean zendu zenerako, jada aberastuta, 90 urte zituela. Loretta Lynnen kantugintzatik, entzun dugu 1960an plazaratu zuen lehen singlea, "I´m A Honky Tonk Girl", baita senarrak inspiratutako "You Ain´t Woman Enough" eta "Don´t Come Home A-Drinkin´" ere, azken hau zerrendetako gorenean kokatu zuen lehenengo kantua, 1966an. Eta entzun ditugu, jakina, bere kanturik adierazgarrienak ere, 70eko hamarkadan emanak. Goitizena eman zion "Coal Miner´s Daughter", non 3 minututan bere bizitza kontatzen duen; emakumeen antisorgailuen alde egiten duen "The Pill", bere herrialdean sekulako kalapita eragin eta irratietan ere debekatua izan zena, edo "Dear Uncle Sam", Vietnameko gerra bete-betean zela gudaren kontra idatzirikoa. Izan ere, bere garaiko emakumeen gaiak kantatu zituen Loretta Lynnek, izan maitasuna zein sexua, dibortzioa edo abortatzeko eskubidea; eta horretan izan zen berritzailea country musikan. Aipatutakoez gain, zenbait kantu berezi ere ekarri gura izan ditugu Urpeko Bonbardara: Nancy Sinatraren "These Boots Are Make For Walkin´" kantutzarrari egindako berrirakurketa, Conway Twitty rockanroll kantariarekin batera egindako duetoetako bat, eta grabatu zituen kantu erlijiosoetako bat: "Who Said God Is Dead?". Azken hamarkadan susperraldi musikal bat bizi izan zuen Loretta Lynnek, eta 2016ko "Full Circle" disko goraipatutik kantu bat hautatu dugu bere ahotsean entzun ditugunekin bukatzeko: "Nork botako nau faltan?". Gainontzean, eta bere herrialdean oso estimatua izan zenez -amets amerikarra irudikatzen zuen bete-betean-, musikari belaunaldi gazteagoen ahotsetan entzun ditugu berak ezagutzera emandako kantu batzuk: Dibortziatutako emakumeek pairatzen zuten estigmaz mintzo den "Rated X" Neko Case kantariaren ahotsean, The Sadies talde kanadarra lagun duela; Emmylou Harris izar handiak arrakastatsu bihurtu zuen "Blue Kentucky Girl"; eta 2010ean, Loretta Lynnek bere lehen singlea argitaratu zueneko 50 urte betetzen zirenean plazaratu zen "Coal Miner´s Daughter: A Tribute to Lorenna Lynn" omenalditik hiru kantu, Lucinda Williams, Steve Earle & Allison Moorer eta Kid Rock kantariek jotako bana. Baita Eilen Jewellek berrirakurritako "Fist City" ere, Loretta Lynnen kantuak jotzeko darabilen Butcher Holler egitasmoak plazaratua. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Laurogeita hamabigarren saioan, zendu berria den Loretta Lynn country izarrari buruzko monografikoa osatu dugu. Eta entzun ditugu: LORETTA LYNN / EMMYLOU HARRIS / NEKO CASE & THE SADIES / LUCINDA WILLIAMS / STEVE EARLE & ALLISON MOORER / KID ROCK / BUTCHER HOLLER (EILEN JEWELL).

NOW PLAYING

#092 - Meatzariaren alaba (Loretta Lynn)

0:00 59:07

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on October 7, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #092Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita hamabigarren saioan, 2022ko urriaren 4an zendu den Loretta Lynn izan dugu mintzagai. Country musikaren erregina deitua, itzal handia...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!