#099 - Borreroa hil da (Wilko Johnson) episode artwork

EPISODE · Nov 26, 2022 · 48 MIN

#099 - Borreroa hil da (Wilko Johnson)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #099Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita hemeretzigarren saioan, zendu berri den Wilko Johnsoni eskaini diogu saioa. Dr. Feelgood britainiar talde bikaineko kide izana da Wilko Johnson, eta Game of Thrones telesail famatuan borrero mutuaren papera jokatu zuen, ezin aproposagoa gitarra jotzeko hain era berezia zuen “aizkolariarentzat”, bortitza eta zorrotza. Euskal Herrian makina bat aldiz jo zuen gizonak hilezkorra zirudien gainera, orain urte gutxi minbizi gaizto bat gainditu zuen-eta. 2022ko azaroaren 23an zendu da Wilko Johnson, 75 urte zituela, eta gizonak merezitako monografikoa izan du Urpeko Bonbardan.Rock progresiboa eta glam rocka nagusi zen garaian, rhythm and blues bizkorra jotzen zuen Dr. Feelgood, punkaren aurrekari izandakoekin abiatu dugu saioa, 1975eko “Down by the Jetty” debut laneko “She does It Right” ez ezik, “Paradise” eta “Milk and Alcohol”, taldearen azken arrakasta, 1978koa. Eta bukatu ere Dr. Feelgoodekin itxi dugu saioa, “Back in the Night” kantutzarra entzunda, Wilko Johnsonek berak ondua.Wilko Johnsonek 1977an utzi zuen Dr. Feelgood -bota egin zutela esan zuen berak-, eta bakarkako bide oparoa ibiltzen hasi baino lehen egitasmo pare batean hartu zuen parte. Horiek entzun aurretik ordea, The Shadows eta Johnny Kids & the Pirates taldeen kantu bana entzun ditugu, horiek izan baitzituen eredu Wilko Johnsonek.Dr. Feelgood utzi eta bakarkako ibilbidea abiatu arteko urteetan, Wilko Johnsonek Solid Senders izeneko talde bat eratu zuen, eta Ian Dury & the Blockheads taldearekin 1980ko “Laughter” diskoan parte hartu zuen, Ian Duryrekin batera diskoa irekitzen duen kantua onduz, “Superman´s Big Sister”, diskoko entzunena. Orduan ezagutu zuen, The Blockheadseko partaide zela, Norman Joseph Watt-Roy baxu jolea, gerora bakarkako ibilbidean lagun izango zuena.Gainontzean bakarkako lanekin osatu dugu Urpeko Bonbarda, 1988ko “I Keep It To Myself” kantuarekin hasi eta “That´s The Way I Love You” kantuarekin bukatu, azken hau 2018ko “Blow Your Mind”, BBK Legends festibalean ere zuzenean aurkeztu zuena, Sondikan (Bizkaia). Tartean, jakina, entzun dugu The Who taldeko frontman Roger Daltrey jaunarekin batera 2014an -minbizia zuela jakin berritan- ondu zuen “Going Back Home” laneko lagin bat ere.Gainera, The Wave Pictures taldeak Ep bat plazaratu zuen Wilko Johnsonen lau kanturen bertsioekin eta berarentzat propio sorturiko “Canvey Island Baby” kantuarekin; azken hau entzun dugu -Wilko Johnsonen sorlekua da Canvey Island, Ingalaterran-. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Larogeita hemeretzigarren saioan, Wilko Johnsonen ibilbideari erreparatu diogu. Eta entzun ditugu: WILKO JOHNSON / DR. FEELGOOD / THE SHADOWS / JOHNNY KIDS & THE PIRATES / IAN DURY & THE BLOCKHEADS / SOLID SENDERS / ROGER DALTREY & WILKO JOHNSON.

NOW PLAYING

#099 - Borreroa hil da (Wilko Johnson)

0:00 48:18

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 48 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on November 26, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #099Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita hemeretzigarren saioan, zendu berri den Wilko Johnsoni eskaini diogu saioa. Dr. Feelgood britainiar talde bikaineko kide izana da...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!