#100 - Fedea (Lander Garro) episode artwork

EPISODE · Dec 4, 2022 · 58 MIN

#100 - Fedea (Lander Garro)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #100Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Urpeko Bonbardak ehun saio uhineratu ditu gaurkoarekin. 2021eko urtarrilaren 2an lehen saioa plazaratu genuenetik astero-astero sareratu dugu podcasta, hutsik gabe. Eta ehungarrenera iritsi garen honetan, ezohiko formatuan eman gura izan dugu saioa, liburu bati erreparatuta: Lander Garroren "Faith". Musika oso presente dago nobelan, eta tarteka, musikariak aipatu ez ezik, musikari buruz ere hitz egiten da bertan. Gustuko genituen pasarte batzuk eta bertan aipagai ziren kantuak lotuz osatu dugu saioa.Morphine hirukotearen "Cure for Pan" entzunez abiatu dugu saioa, 1993ko lan homonimoari izena ematen dion kantua eta protagonista Bartzelonara heldu berritan, "Faith" nobelako lehen aipamen musikala; eta Eltohn John jaunaren "Goodbye Yellow Brick Road" entzun dugu gero, datorren urtean 50 urte beteko duen izen bereko diskokoa, Lars Von Trierren "Breaking the Waves" filmean ere entzun daitekeena.Forentseen gomendioei muzin eginda, Oskorri beharrean Mecano ere entzun dugu gero, kartzela atzean utzitako Xabi Ugarteri jada ez diola deus eragiten jakiteak lasaituta.Eñaut tronpeta jolearen purrustadak gorabehera, eta gurean kantuen hitzek garrantzia dutelako, Bob Dylan entzun dugu; baita Stray Cats ere, elkarri esateko askorik gabe konpontzen diren Marina eta Pauri keinu bat egiteko.Oihanaren etxean aterpetu izana gogoan, Anari entzun dugu, "arraro samarra den euskal kantautore berri hori"; eta Nagore gogoan, gorrotoa lilura bihurtzeko gai izan den Victor Jara. Euskal Herriko gatazkaz, borroka armatuaz eta torturez berba egiteko, Sara Montiel eta Ruper Ordorika itzaltsuek eman digute oinarri musikala.Bukaera aldera, gainera, Caetano Veloso eta Massive Attack ere entzun ditugu, nobelan amarekin eta zinema eskolan jazotako pasarteak gogoan. Baita The Beatles taldearen "Blackbird" ere, Paul McCartneyk ondua eta berak bakarka joa, gitarra lagun, 1968ko album zurian.Musika klasikoaz eta jazz doinuez ere hitz egiten da "Faith" nobelan. Gauzak horrela, "In a Sentimental Mood" entzun dugu, Duke Ellington piano joleak 1935an ondutako pieza, John Coltrane erraldoiaren saxofoia lagun zuela joa; "munduko melodia ederrena", Lander Garrori irakurri diogunez.Gaurko saio berezi honek balio beza, entzule, nobela irakurtzeko akuilu gisa, edo irakurritakoaren gozagarri. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Ehungarren saioan (100!), Lander Garroren "Faith" nobelak eman digu gaia, musika erreferentziaz josirik baitago. Eta entzun ditugu: MORPHINE / ELTON JOHN / MECANO / BOB DYLAN / STRAY CATS / ANARI / VICTOR JARA / CAETANO VELOSO / THE BEATLES / MASSIVE ATTACK / DUKE ELLINGTON.

NOW PLAYING

#100 - Fedea (Lander Garro)

0:00 58:51

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 58 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on December 4, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #100Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Urpeko Bonbardak ehun saio uhineratu ditu gaurkoarekin. 2021eko urtarrilaren 2an lehen saioa plazaratu genuenetik astero-astero sareratu dugu...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!