#105 - Emakumeak 2022ko jazzean (urteko onenak) episode artwork

EPISODE · Jan 4, 2023 · 59 MIN

#105 - Emakumeak 2022ko jazzean (urteko onenak)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #105Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Iragan berri den 2022a ere urte zirraragarria izan dugu jazz musikan, eta azken urteotan gertatu den bezala, generoa berritzeko orduan emakumeak duen presentzia eta garrantzia gorantza doa, geldiezin.Gaurko saioan abangoardiako jazza jorratzen duten hiru emakume entzungo ditugu, eta janzkera klasikoagoko beste hiru. Bi kolektibo, hiru taldeburu eta zazpi bakarlari. Hiru kantari, beste horrenbeste teklatu jole eta tronpeta edo saxofoi jole, harpa jole, gitarra jole eta bibrafono jole bana. Hasiberriak diren gaztea eskarmentu handiko nagusiak baino gehiago, eta munduko bazter guztietakoak gainera.Pianoak garrantzia handia du jazz musikan, eta Zela Margossian libaniarrarena entzun dugu. Beiruten jaiotako emakumea Sidney inguruko jazz eszenako kidea da. Piano jolea da Eri Yamamoto ere, Japoniako Osakan jaioa, eta 2019an Easo Abesbatzak lagunduta jo zuen tokira bueltatuko dena aurten, honakoan trioan, Donostiako Jazzaldira.Pianotik ahotsera, “Maitasunak marrubi zapora dauka” entzungo diogu jarraian Gregory Porter sonatuak lagunduko duen Somi kantariari. Jaiotzez estatubatuarra, kultur nortasun afrikarra du Somi Kakomak; azken diskoan, “Zenzile: The Reimagination of Miriam Makeba”, Mama Afrika esaten zioten izar hego afrikarra berrirakurtzen du.Kantariekin jarraituta, beste bi lan azpimarratu ditugu. Caravan aldizkari digitalaren ustez hamarkadako jazz kantarian dugun Cecile McLorin Salvant gaztearen “Ghost Song” lan freskoa, eta are gazteagoa den Samara Joy neskatilaren “Linger Awhile”, Sarah Vaughan gogorarazten duen kantariak molde klasikoan emana.Lan berritzailee dagokionean, bizi-bizi dagoen britainiar eszenatik datorren Kokoroko aipatu behar dugu, Sheila Maurice-Grey tronpeta joleak gidatzen duena; iaz eta 39 urte baino ez zituela zendutako Jaimie Breezy Branch tronpeta joleak Jason Nazary bateria jolearekin osatzen zuen Anteloper egitasmoa, sintetizagailuak eta elektronika protagonista izan eta arnasarik gabe utziko zaituena; eta Domi & JD Beck bikotea, frantziar teklatu jole eta estatubatuar bateria jole ezin gazteagoak osatutako egitasmo bitxia, Robert Glasper edo Herbie Hancock erraldoien arreta bereganatu duena.Beraien musika tresna lehen lerrora ekarri guran dabiltzan abangoardiako hiru artistek ere izan dute tartetxoa Urpeko Bonbarda honetan. iaz “More Touch” argitaratu duen Patricia Brennan bibrafono eta marinba jole mexikarrak; Britainia Handitik datorren Alina Bzhezhinska ukrainar harpa jolearen “Reflections”; eta azken urteotan emakumeak jazz musikan erdietsi duten arrakasta eta itzalaren erantzuleetako bat, Mary Halvorson gitarra jole estatubatuarra. 2022an ez da bere “Amaryllis/Belladonna” bikoitza bezain lan ederrik erraz aurkituko.Bukatzeko, Melissa Aldana txiletarraren saxofoi barnerakoia entzun dugu “12 Stars” lan ezin iradokitzaileagoan. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Ehun eta bosgarren saioan, emakumeek ondutako iazko jazz lanik bikainenetako batzuk izan ditugu mintzagai. Eta entzun ditugu: ZELA MARGOSSIAN / ERI YAMAMOTO / MELISSA ALDANA / SOMI /CECILE MCLORIN SALVANT / SAMARA JOY / PATRICIA BRENNAN / MARY HALVORSON /ALINA BZHEZHINSKA / ANTELOPER / KOKOROKO / DOMI & JD BECK.

NOW PLAYING

#105 - Emakumeak 2022ko jazzean (urteko onenak)

0:00 59:57

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 59 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on January 4, 2023.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #105Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Iragan berri den 2022a ere urte zirraragarria izan dugu jazz musikan, eta azken urteotan gertatu den bezala, generoa berritzeko orduan emakumeak...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!