#107 - BADOKen iazko kuttunenak (urteko onenak) episode artwork

EPISODE · Jan 21, 2023 · 1H

#107 - BADOKen iazko kuttunenak (urteko onenak)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #107Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.2022a bukatu eta gurean ere hasi dira ugaritzen urteko onenen zerrendak. Badok atariak, azken urteotan egin izan duen bezala, urteko hamabi disko kuttunenak aukeratzeko eskatu die dozena bat musika adituri, eta emaitzak dakartzagu Urpeko Bonbardara.Iritzia Berria egunkariko Andoni Tolosa, Ihintza Orbegozo eta Urko Ansa, Argia aldizkariko Iker Barandiaran eta Xalba Ramirez, Gaztezulo aldizkariko Jaione Dagdrommer, Hala Bedi irratiko Ion Etxebarria, Gaztea irratiko Julen Idigoras, Gure Irratiako Panpi Merkapide, Naiz irratiko Iker Gurrutxaga, eta Badok atariko Fred Berruet eta Jon Urzelai musika kritikari eta kultur kazetariek eman dute. Eman dituzten zerrendetan disko bakar bat ere errepikatu ez balitz, 144 lan ager zitezkeen, baina 75 izan dira aipatuak, gehien nabermendu direnak batek baino gehiagok hautatu dituelako baitira nabarmendu. Guztietatik, Willis Drummond taldearen “Hala ere” eta MICE egitasmoaren “Lautada” izan dira aipatuenak, zortzi adituren zerrendetan agertu dira-eta.Atzetik, zazpik hautatu dute Vulk taldearen “Vulk ez da”, eta seik Olaia Inziarte bakarlariaren “Lehengo lepotikan burua”, Merina Gris hirukotearen “Zerua orain” eta Benizze bakarlariaren “Benizze”. Sofa taldearen “Krispetak”lana lau zerrendatan ageri da, eta hirutan Orbel taldearen “Lur hezea” eta J Martina hirukotearen “Jaio naiz baina”.Guzti horietatik, gutxienez, kantu bana entzungo dugu gaurko Urpeko Bonbardan.Gainontzean, zerrendan hiru aipamen, bi edo aipamen bakarra jaso duten diskoen artean, eta 65 inguru dira, bana hautatu dugu gaurko saioan entzuteko. Hirutan agertu direnetatik Broken Brothers Brass Band taldearen "Katebegia"aukeratu dugu, bitan agertu direnetatik Arima Soul laukotearen lehen luze homonimoa, eta behin baino agertu ez direnetatik Keia taldearen "Erregaia". Hiru hauen kantu banarekin borobildu dugu 2022an euskal musikak izan duen uzta bikainari buruzko Urpeko Bonbarda. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Ehun eta zazpigarren saioan, Badok atariak argitaratutako 2022ko disko gogokoenen zerrendari erreparatu diogu. Eta entzun ditugu: WILLIS DRUMMOND / MICE / VULK / OLAIA INZIARTE / MERINA GRIS / BENIZZE / SOFA / ORBEL / J MARTINA / BROKEN BROTHERS BRASS BAND / ARIMA SOUL / KEIA.

NOW PLAYING

#107 - BADOKen iazko kuttunenak (urteko onenak)

0:00 1:00:56

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 1 hour and 0 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on January 21, 2023.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #107Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.2022a bukatu eta gurean ere hasi dira ugaritzen urteko onenen zerrendak. Badok atariak, azken urteotan egin izan duen bezala, urteko hamabi...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!