#110 - Art pop zuhaixka (Elefanteen Zimiterioa) episode artwork

EPISODE · Feb 13, 2023 · 52 MIN

#110 - Art pop zuhaixka (Elefanteen Zimiterioa)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

Iban Zaldua irakasleak Kate Bush musikariaren hiru diskori buruz mintzatu zaigu Berria egunkariko Elefanteen Zimiterioa atalean, gaurko saioa osatzeko geure egin ditugun berbak.Azkenaldian isil-isilik badago ere, Kate Bushen musika biziberritu egin da "Stranger Things" telesailari esker, eta 1985eko "The Hounds of Love" disko arrakastatsuko "Muinoan gora", kantariaren abesti ezagunenetako bat, zerrenden gailurrean izan da iaz. Gizonek eta emakumeek elkar ulertzeko dituzten zailtasunez mintzo den kantua Liverpooleko The Wombats indie rock taldearen berrirakurketan entzun dugu guk saioan.Gainontzean, art poparen ordezkariak plazaratu dituen hamar estudioko lanetatik hiru proposatu dizkigu idazle donostiarrak: 1978ko "The Kick Inside" debut diskoa, 1980ko "Never for Ever" hirugarrena, eta azkenaurrekoa, 2011ko "50 Words for Snow"."The Kick Inside", lehenengoa buruz, "maitasuna (asko) eta estrabagantzia (ez gutxi), pianoak gidatutako melodiekin -dio Zalduak-. Bitxikeria bat punka eztanda egiten ari zen aro betean. Agian hori da, bururatzen zait, gakoetako bat: punkaren punka izan zen, nolabait”. Bertatik entzun ditugu "The Saxophone Song" eta "The Man with the Child in his Eyes"."Never for Ever" ahotan hartuta, "musikalki konplexuagoa" dela iritzi dio. "Babooshka" eta "Army Dreamers" dira honetatik lagin gisara hautatu ditugunak. Zalduaren aburuz, “diskoa ederra da, neurrigabekeriara osoro emana, ipuin bilduma (fantastiko) on bat bezain askotarikoa".Azkenik, hamarkada batzuk aurrera eginda, "Snowflake" eta "50 Words for Snow" entzun ditugu, azken kantu honek izena ematen dion diskotik. Kate Bushen "itzulera harrigarria", ardatz hartu dugun idatzian irakur dezakegunez. Elurrari buruzko lan kontzeptual honetan, "pianoak berriro hartzen du protagonismoa kanta luzeotan, baina bere karreraren hastapenetan baino sotilezia handiagoarekin, jazzaren mundura hurbilduz maiz. Ahotsarekin ez du hasieran bezain muturrera jotzen, sakonera egiten du, baina hemen ere jakinduria handiagoarekin ari da, bere baliabideak ederki administratzen daki. Disko lasaia da, amestia, tristea, baina neurriz". Aparte, The Wombatsekin egin dugun bezala, saioa borobiltzeko beste bi bertsio entzun ditugu, Kate Bushen abestiren ezagunenetako biri egindako moldaketak. "Hounds of Love" The Futureheads post punk taldearen ahotsean, eta "Gailur ekaiztsuak", Emily Brönteren istorio ezin erromantikoagoan inspiratua, Cecile McLorin Salvant jazz kantari bikainak emana. ★ Support this podcast on Patreon ★

NOW PLAYING

#110 - Art pop zuhaixka (Elefanteen Zimiterioa)

0:00 52:17

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 52 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on February 13, 2023.

What is this episode about?

Iban Zaldua irakasleak Kate Bush musikariaren hiru diskori buruz mintzatu zaigu Berria egunkariko Elefanteen Zimiterioa atalean, gaurko saioa osatzeko geure egin ditugun berbak.Azkenaldian isil-isilik badago ere, Kate Bushen musika biziberritu egin...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!