#114 - Joandakoa (Wayne Shorter) episode artwork

EPISODE · Mar 19, 2023 · 53 MIN

#114 - Joandakoa (Wayne Shorter)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #114Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa."Mr. Gone" deitzen ei zuten Wayne Shorter gaztetan, beti beste nonbait zegoela ematen zuelako jarri zioten goitizena. Saxofoi jolea 2023ko martxoaren 2an zendu da, 89 urte zituela eta jazz erraldoietan erraldoi zela.Art Blakey perkusio jolearen Jazz Messengers taldeko partaide izan genuen; Miles Davis tronpeta jolearen boskoterik bikainenean parte hartu zuen -Herbie Hancock, Ron Carter eta Tony Williams-ekin-; talde propioarekin maisulanak plazaratu zituen Blue Note zigiluan; elkarlanak egin zituen pop eta rock izarrekin -Joni Mitchell eta The Rolling Stones, berbarako-; Weather Report jazz fusio taldeko sortzaile izan zen -Joe Zawinul-ekin batera- eta XXI. mendeko jazz laukoterik zirraragarrienetako bat eratu zuen. Erraldoietan erraldoi, jazzak izan duen inoizko konposatzailerik itzaltsuenetakoa izan da Wayne Shorter.Aipatutako guztiaren gainetik baina, sei hamarkadako ibilbide luzean Wayne Shorter geldiezinak izan zuen sortzeko grina azpimarratu behar da, ezohiko kontua baita. Bertan goxo egotetik eta betikoa egitetik urruntzen saiatu zen beti saxofoi jolea, beti fresko, garaian garaikoa joz.Gizonak 2018an utzi zituen oholtzak, makal samar zebilela eta, baina ordutik “Iphigenia” deituriko opera bat ontzen ibili da Esperanza Spaldingekin batera, 2021n estreinatu zutena; pentsa!Asko dira Wayne Shorterrek konposatu ostean jazz standard bihurtu diren piezak, "Footprints", berbarako.Donostia Jazzaldia SariaWayne Shorter 1933ko abuztuaren 25ean jaio zen New Jerseyn, AEBetan. Klarinetea hasi zen putz eta putz, baina saxofoi tenorrera aldatu zen goiz. John Coltraneren itzala saxofoi jole gazteen artean itzela zela, Shorterrek estilo propioa garatu zuen, esaldi laburragoekin eta tonu lodiagoarekin, nolabait esateko. 2007an Donostia Jazzaldia saria jaso zuen saxofoi joleak, eta 2017an Kursaalean jo zuen laukote kolosala osatuta, Danilo Perez (pianoan), John Patitucci (kontrabaxuan) eta Brian Blade (baterian) musikariekin. Gizonak azken muturreraino eraman zuen sorkuntzarekin hartua zuen konpromisoa. ★ Support this podcast on Patreon ★

NOW PLAYING

#114 - Joandakoa (Wayne Shorter)

0:00 53:31

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 53 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on March 19, 2023.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #114Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa."Mr. Gone" deitzen ei zuten Wayne Shorter gaztetan, beti beste nonbait zegoela ematen zuelako jarri zioten goitizena. Saxofoi jolea 2023ko...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!