#132 - Udak eraman duena (2024an zuzenean) episode artwork

EPISODE · Nov 6, 2024 · 51 MIN

#132 - Udak eraman duena (2024an zuzenean)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #132 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Udan zuzenean entzundakoekin osatu dugu zerrenda, udazkenean sartu garen honetan. Apal samarra izan dugu 2024ko uda, maila pertsonalean, eta kontzertuei dagokionez. Baina gozatu galantak ere izan ditugu, nola ez, eta atzera begirakoan dakartzagu batzuk.Oso jazz gutxi entzun dugu saioan baina, oso maite dugun Jazzaldiko ordezkari gisara, Marco Mezquida menorkarra hautatu dugu, zer eta Tornado egitasmoko kantu bat Xabier Leteren “Xalbadorren Heriotzean” kantuarekin nahastuz, Trinitate Plazako emanaldia zabaltzeko.Euskal musikari dagokionean, musikari hasiberri bat eta eskarmentu handiko beste bat dakartzagu; alde batetik Ianire Aranzaberen Esanezin, eta Sutagar aspaldikoak, festa giroan entzunak biak ala biak. Baita bi egitasmo berezi ere, biak Adarretatik jaialdi dotorean parte hartutakoak. Devo synth-pop taldearen kantuak jo zituen Munlet bikotea batetik, eta Bob Dylan euskaraz berrirakurri zuen Audience taldea, bestetik.Azkena Rock festibalean aspaldiko lagun batzuen bisita izan genuen, McDonald anaien Redd Kross taldearena -disko berria plazaratu dute orain gutxi-, eta inoiz zuzenean entzun gabeak genituen Los Sirex, rockanrolla gazteleraz jotzen aitzindariak. Eta Donostiako Cristina Eneako parkean, bogan izan dugun talde espainiarra, Alcalá Norte -azaro bukaeran Dabadaban joko dute, eta dagoneko sarrera guztiak salduak dira-.Bukaerarako apropos gorde dugu Mi Buenaventura talde bilbotar kolonbiarra, Son Rompe Perarekin gozatu genuena, eta batez ere, Bartzelonako Apolo aretoan entzundako Salif Keita, afrikar ahotsik nabarmenenetakoa -aurten Primavera Sounden joko du 75 urte dituen kantari albinoak-; eta udako mementu musikal gorena eskaini ziguna. ★ Support this podcast on Patreon ★

NOW PLAYING

#132 - Udak eraman duena (2024an zuzenean)

0:00 51:01

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 51 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on November 6, 2024.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #132 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Udan zuzenean entzundakoekin osatu dugu zerrenda, udazkenean sartu garen honetan. Apal samarra izan dugu 2024ko uda, maila pertsonalean, eta...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!