EPISODE · May 27, 2021 · 6 MIN
#485 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 17. etapa
from Tropela Podcastak
Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahultasuna erakutsi zuen. Aurrera jauzi egitea lortu zuena Yates (BEX) izan da etapan hirugarren sailkatuta podiumeko postuetan sartu baita. Txanponaren beste aldea Evenepoelek (DQT) erakutsi du; erorikoa izan, eta etapa bukatu bazuen ere, ez da gaur irteeran izango. Atzoko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.
NOW PLAYING
#485 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 17. etapa
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.