EPISODE · Sep 5, 2021 · 15 MIN
#530 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 21.etapa
from Tropela Podcastak
Espero bezala, gaurkoan etapa garaipena eta horrenbestez 2021eko Vuelta Roglicek (TVJ) eraman ditu. Beste behin etapa garaipena kendu dio eslovakiarrak Corti (EFN) gaur bigarren denborarik onena lortu duen txirrindulari eta Vueltako protagonistetako bati. Horrenbestez, Roglicek beste Vuelta bat poltsikoratu du Mas (MOV) eta Haigen (TBV) aurretik. Ineoseko lehena Yates (IGD) izan da eta podiumeko atarian geratu da ez baita gauza izan Haigekiko zuen minutuko atzerapena berreskuratzeko gaurko saioan. Gazterik onena Mäder(TBV) izan da, mendiko saria Storerrek (DSM) eraman du eta erregulartasunarena Jakobsenek (DQT). Taldekakoan, errepidean erakutsi moduan, Bahrainek eraman du. Euskaldunik onena Ion Izagirre (APT) izan da. Gaurko etapak emandakoak eta Tropelan jasotako puntuei errepasoa ematen die Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta honetako azken podcast honetan.
NOW PLAYING
#530 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 21.etapa
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.