EPISODE · Apr 13, 2024 · 3 MIN
Abaighar
from SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak) · host ZuZeu Podcast
-Abaighar- Enarek agurtzen dute egun berri bat Egaren ur-bazterrak esnatzean. Gari soroek urrez apainduko dute bailara osoa... Ta bertan bada etxe zahar bat, magiaz betea; fantasiazko ipuin baten atea. Printze galduak, bihotz lapurrak, bi hanketan dabiltzan katuak, euren patua gaitzesten duten dama gazteak. Sekreturen bat gordetzen duten dragoi zuriak gainean hegan, jolasean, ametsetan... Etxearen zaindariak haurrak baino ez dira. Euren irribarre ta negarrekin hartzen du bizia. Elur ekaitzak, sute latzak izan dira atea betirako itxi nahi zutenak, baina bere errautsetatik harro altxako da berriz! Printze galduak, bihotz lapurrak, bi hanketan dabiltzan katuak, euren patua gaitzesten duten dama gazteak. Sekreturen bat gordetzen duten dragoi zuriak gainean hegan, jolasean, ametsetan... beti...
Embed this episode
Ready to play
Abaighar
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.